Diagnostikoa
ZAHARTZAROKO ABUSU ETA TRATU TXARREN GAINEKO KONTZIENTZIA HARTZEKO MUNDU EGUNA
Iruñeko Udalak ‘Abusu eta tratu txarren aurrean, ireki begiak’ kanpainarekin bat egin du, ekainaren 15ean ospatzen den Zahartzaroko abusu eta tratu txarren gaineko kontzientzia hartzeko mundu egunean.
ABUSU ETA TRATU TXARREN AURREAN, IREKI BEGIAK
EZ ISILDU
ITXAROPENAREN TELEFONOA
Talleres teléfono de la esperanza
Iruñeko Udalak Itxaropenaren Telefonoarekin batera eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako bi lantegi berri abiatu ditu, 65 urtetik gorakoendako, pertsonen arteko komunikazioa eta estresaren kudeaketa lantzeko. Ikastaro bakoitzak zortzi ordu iraunen ditu guztira, bi orduko lau saiotan banatuta.
Lehen lantegiak pertsonen arteko komunikazioa izanen du ardatz, eta irailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eginen da, 17:00etatik 19:00etara, Iturraman, San Joan Bosco kalearen 15. zenbakian dagoen Udalaren zentroan. Saioetan hainbat gai landuko dira, hala nola pertsona bakoitzak komunikatzeko duen modua, nola egiten dugun besteek gu ulertzeko eta nola ulertzen ditugun besteak, zer adierazten dugun hitz gabeko hizkuntzaren bidez eta nola hobetu dezakegun komunikazioa.
Bigarren proposamenak xede izanen du estresa kudeatzen ikastea, eta ohartzea pentsamenduek zerikusi handia izan dezaketela estresarekin. Saioetan erlaxazio-teknikak ikasi eta praktikatuko dira, estresa kontrolatzen ikaste aldera. Halaber, gehiago ikasi ahal izanen da denboraren kudeaketaz eta antolamenduaz, oreka mentalaz eta modu osasungarrian bizitzeko ohiturez. Lantegia Arrotxapeko Joaquín Beunza kalearen 31-33 zenbakietako udal-guneetan eginen da, 10:00etatik 12:00etara, irailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an.
Izena emateko abuztuaren 4tik aurrera deitu behar da 948243040 telefonora. Lekuak inskripzioen hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta Iruñean erroldaturiko herritarrek lehentasuna izanen dute.
AISIA-OSTIRALAK
Abuztuaren 26tik urriaren 1era bitarte, Iruñeko Udalak 12 jarduera antolatu ditu 65 urtetik gorakoentzat, “Aisia-ostegunak eta -ostiralak” proposamenaren barruan. Izen-emateek 2,5 euro balio dute, abuztuaren 16an hasiko dira, 010 edo 948420100 telefonoetara deituta egin daitezke, eta lekuak deien hurrenkerarekin bat esleituko dira.

ZAINTZEN DUTENAK ZAINDUZ
Iruñeko Udalak antolatutako lantegi honen iraupena 10 ordukoa da, eta arratsaldez eginen da, 16:30etik 18:30era, abuztuaren 31n eta irailaren 2an eta 27an. Igogailuko aretoan (Descalzos kalea, 56) izanen da. 15 leku daude, eta antolatzerako orduan une honetan beharrezkoak diren osasun-neurri guztiak kontuan hartu dira.

“GALDE IEZADAZU”
Nafarroako Gobernuaren “Galde iezadazu” kanpainak xede du adinekoen osasun emozionala, soziala, fisikoa eta kognitiboa sustatzea, pandemiak eragindako nekearen garai zail honetan, haien baliabideak, indarrak eta autonomia baloratuz eta adinkeriari aurre eginez.


Programa: “Martxan”
Jarduera fisikoen eta memoria-jardueren programa da, eta, 2021eko irailaren 13tik 2022ko ekainaren 9ra bitarte eginen da, astelehenetik ostegunera. Jarduerak hiriko 65 urtetik gorako lagunei zuzenduta daude. Programak hiru proposamen ditu: ariketa fisikoa, memoria-jarduerak eta ibilaldiak solasaldiekin. Ekimen berri honen helburua Iruñeko adinekoen autonomia bultzatzea eta haien mendekotasuna prebenitzea da. Zahartze aktiboa sustatu nahi da, eta ongizate fisiko, sozial, emozional eta mentalerako aukerak optimizatu, bizi-itxaropen osasungarria eta bizi-kalitatea zahartzaroan hedatzeko asmoz. Era berean, adinekoen isolamendua prebenitu nahi da, eta horretarako aisialdia eta berdinen arteko harremanak sustatu, harreman horrek jarduerez haratago jarraitze aldera.
"Beti Norbaitekin” programa.
Galdetegia
Ba al dituzu 65 urte baino gehiago? Nola eragiten ari zaizu COVID-19ak sortutako egoera? Zer kezka eta behar helarazi nahi zenizkioke Udalari?
Erantzun galdetegia eta horrela informazio hori helaraziko diguzu
Mila esker!
Adinekoekin adeitsuak diren hiriak
Adinekoen Udal Kontseilua
Entitateak
Donibaneko adinekoen ituna
Berriak eta ekitaldiak
Esteka interesgarriak
- Adinekoekin adeitsuak diren hirien sarea
- Nafarroako Gobernua. Zahartze aktiborako estrategia
- Nafarroako Gobernua. Adinekoendako gizarte-zerbitzuak
- Nafarroako Gobernua. Adinekoak positiboan
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzko informazioa
- Apartamentu babestuak
- Mendekotasuna
- CAN Fundazioa
- Entre mayores/Nafarroa