“Iruñeko Udalaren Haur Eskolak” erakunde autonomoa 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza aldia garatzen duten hamabi eskolek osatzen dute.
Erakunde honen xede nagusia Haur Eskolak sustatu, kudeatu eta koordinatzea da, Iruñeko haurrak haietara joan daitezen. Haur-eskolak inguru egokia dira haurrek beren gaitasun guztiak garatu ahal ditzaten: gaitasun fisikoak, intelektualak, sozialak, afektiboak eta komunikaziokoak.
Hezkuntza-prozesu nahitakoa eta kalitatezkoa abiapuntu harturik, laguntza ematen diete haurrei nortasuna eta balioak finkatzeko eta munduaz edukiko duten irudia osatzeko, bai eta harreman eta adiskidetasun berriak beste pertsonekin gauzatzeko ere.
Haur-eskoletako heziketa-lanak haurrak eta haurren garapen eta ikasketa prozesua ulertzeko modu jakin bati erantzuten dio:
Horiek horrela hartuta, haur eskoletako heziketa lanak ondoko alderdi praktikoak biltzen ditu:
Protagonista ez da haurra bakarrik, baizik eta harremanetan dagoen haurra. Hau da, eskola unibertso txiki baten antzera eratzen da ikasteko, hausnarketa egiteko eta banaka zein taldeka ikertzeko. Izan ere, eskola haurren, familien eta eskolako langileen arteko elkarbizitzarako, elkarrizketarako, topaketa anitzetarako, elkarlanerako eta elkartrukerako gunea da.
L. Malaguzziren hitzetan, “haurren, langileen eta aita-amen arteko harremanen kantitateak eta kalitateak, harreman horiek egituratzen dituzten espazioak eta harreman horiek betetzeko denborak zedarritzen dituzte eskolaren kalitatea eta identitatea”.
Haur eskola batean, haurra edozein tokitan garatzen da, edozein momentutan eta edozein materialarekin.
Horregatik, espazioak, altzariak, txokoak, argia, koloreak, materialak, jolas-proposamenak eta abar nahita planifikatu eta pentsatzen dira, haurrek orok aurki ditzaten beren espazioak –zeinek bereak– eta baldintza egokiak beren behar eta interesei erantzuteko, horiek edozein direla: fisiologikoak, afektiboak, mugimenduzkoak, esperimentatzeko eta aurkitzekoak, harremanetan sartu eta komunikatzekoak, adieraztekoak edota autonomia lortzekoak.
Lantegia banaka zein taldeka esperimentatzeko, adierazteko eta sortzeko tokia dugu. Bertan haurrei aske aritzeko eta esperimentatzeko aukera ematen zaie, askotariko materiala erabiliz. Materialok hainbat motatako pinturak, papera, kartoi meheak, buztina, plastilina, pintzelak, arrabolak... ikusgai daude, eta eskuragarri, baina betiere txukun antolaturik.
Lantegian, talde txikitan lan egiten da, haurrek giro lasaian lan egite aldera eta hezitzaileak bana-banan ikus ditzan haur bakoitzaren lana zein bilakaera, pertzeptzioaz, estetikaz, trazuaz, grafiaz, koloreez, orbanaz eta keinuaz bezainbatean.
Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko
Udala adi duzu
948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es