1. Hasi
  2. Erakundea

Erakundea

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza-etapa betetzen duten hamairu eskolak osatzen dute.

Erakunde honen xede nagusia Haur Eskolak sustatu, kudeatu eta koordinatzea da, Iruñeko haurrak haietara joan daitezen. Haur-eskolak inguru egokia dira haurrek beren gaitasun guztiak garatu ahal ditzaten: hala trebetasun eta abilezia fisikoak nola intelektualak eta giza-harremanetakoak, bai eta estetikoak, komunikaziokoak eta beste hainbat ere.

Hezkuntza-prozesu nahitakoa eta kalitatezkoa abiapuntu harturik, laguntza ematen diete haurrei nortasuna eta balioak finkatzeko eta munduaz edukiko duten irudia osatzeko, bai eta harreman eta adiskidetasun berriak gauzatzeko ere, beste pertsonekin eta inguruan duten munduarekin.


Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariaren agurra

FERNANDO SESMA URZAIZ, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria

Familia agurgarriak:

Udaleko Haur Eskolen sarea 4 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduriko hezkuntza-zerbitzu publikoa da, familia-esparruko hezkuntza egoki eta ezinbestekoaren osagarri.

Haur-eskolek haur guztiek jaiotzetik beretik dituzten gaitasun aparten garapena sustatzen dute, profesional tituludun eta trebatuen lana, proposamen pedagogiko txukunak, material ongi pentsatu eta seguruak eta adinkide diren haurren arteko harremanak baliatuta.

Abangoardiako pedagogia baten aldekoak gara, eta eraikin zein gune estetiko egoki eta modernoak baliatzen ditugu haurren ongizatea uneoro ziurtatzeko. Bereziki zaintzen ditugu ikasgeletako eremu ezberdinetan jorratzen diren proiektuak, lantegietan material adierazgarriekin egindakoak eta, bereziki, lo hartzeko uneak, pixoihalak aldatzekoak zein bainuarenak, halakoek harreman afektiboak eta potentzialtasunak aditzera emateko aukerak gehitzeko bidea ematen dutelako, etengabeko behatze- eta ikerketa-prozesuen bidez.

Elikadurak ere aparteko aipamena merezi du. Egonaldi osoko eskola guztiek sukaldea eta janaria prestatzeko langile kualifikatuak dituzte. Sukaldea duten haur-eskola guztiek egunero prestatzen dute menu bat, gertuko eta sasoiko produktu fresko eta ekologikoetan oinarrituta. Horrenbestez, eta bazkalordua hezteko une aparta denez gero, behar bezalako garrantzia ematen diogu: zaindu egiten dugu, begirunea eta harremanak aintzat harturik eta haur bakoitzaren nahi eta gustuei adi egonda.

Gure desira da hezkuntza-zerbitzu hau aukeratu duzuenok talde-lanean hezteak dakarren abentura honekin goza dezazuen, gure eskoletako langile guztiekin batera.

FERNANDO SESMA URZAIZ

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko