1. Hasi

Menuak "Hemengoak-De Aquí"

Hemengoak proiektuaren sorreraren abiapuntuan dago Iruñeko Udaleko Haur Eskola guztietan kalitatezko elikagaiak eskaintzea, elikagai jasangarriak, ekologikoak, freskoak, sasoikoak, hurbiltasunekoak eta ekoizleei zuzenean erosiak erosketa publikoaren prozesu batean, non nafar ekoizleen egoera ekonomikoa finkatu eta egituratzen baita.

Iruñeko Udalak Milango Itun garrantzitsua sinatzearekin batera, konpromisoa hartu zuen elikadura-sistema inklusiboak garatzeko, halakoak ezen seguruak baitira biodibertsitatea zaintzeko eta, aldi berean, klima-aldaketaren efektuak arintzeko.

Orain aurkezten dizuegun menuen egitura berri honek, zeina arrakastaz abiatu baita Udaleko bi haur-eskolatan eta nutrizio zein dietetikako arrazoi zein gomendio zientifikoetan oinarritzen baita, zuzeneko eta prestakuntzazko harremana dauka haur-eskoletan egunero bazkariak prestatzen dituzten sukaldariekin, eskola bakoitzean proiektua koordinatzen duten zuzendaritza-taldeekin, jantokietan elikadura-prozesuak modu hezitzailean bideratzen dituzten hezitzaileekin eta jan-hondarrak aztertzeko zeregin garrantzitsuaz bertutezko zirkulu hau burutzen duten garbiketa-laguntzaileekin.

Izan ere, proiektu hau korala da, liluragarria, pertsonen osasunarekin eta, ekologiari dagokionez, ingurumenaren osasunarekin engaiatua.

Menuaren egitura eta bere justifikazioa

Azterlan batzuek jakitera ematen dute elikagai finduak, azukreak eta proteinak (batez ere haragia) sobera jatea dela egungo elikaduran dugun arazorik handiena, eta horrekin batera barazkiak, frutak eta osoko zereal gutxi jatea.

Gure helburua da, elikadura osagarria hasten den unetik, haurrengan oinarri sendoak ezartzea elikagaiei modu egokian heltzeko, elikadura osasungarri eta era askotakoa eskainiz. Izan ere, aukera emanen diegu osagai nutritiboak eta ingurumenarekin begirunetsuak probatu eta ezagutzeko, eta horrek bidea emanen die bizitzan zehar dieta zuzenaz baliatzeko.

Elikagai ekologikoak, freskoak, sasoikoak eta hurbilekoak oinarri hartuta osatzen ditugu hamaiketakoa eta bazkaria.

Hamaiketakoa

Goiz erdian haurrei fruta emateak bi abantaila ditu: batetik, fruta gose handienaz dauden eguneko unean eskaintzen diegu eta, hortaz, aldekoago jarrera dutenez fruta jateko, haren kontsumoa handitu egiten da. Eta bestetik, jantokiko aldian denbora irabazten dugu eta lasaiago gozatzen ahal dugu hartaz, barazkien kontsumoa handituz, murtxikatzea eta, horrenbestez, digestioa hobetuz.

Bazkaria

Egunero 100 g barazki jaten dute haurrek, sasoi bakoitzean 20 barazki mota erabiltzen dira era askotako platerak osatzeko, kolore, testura eta zapore ezberdinekin. Osoko zerealak eta patatak hidratoen iturri dira. Animalia- eta landare-proteinak: oilaskoa, aratxea, arrain freskoa, arrautza freskoa, txitxirioak, dilistak eta lekak. Menu guztiak oliba-olio estra erabilita prestatzen dira.

0-3 urte arteko aldian elikagai berriak sartzeko unean men egiten diegu ESPGHAN-en gomendioei (Gastroenterologia, Hepatologia eta Nutrizio Pediatrikoko Sozietate Europarra).

Otordu osasuntsu eta jasangarrien GIDA (pdf, 4,73Mb)

HOTZALDIKO MENUA. Hemengoak-De Aquí. Urtarrila-Martxoa (pdf, 460 Kb)

BEROALDIKO MENUA. Hemengoak-De Aquí. Abuztua-Urria (pdf, 568Kb)

FAMILIENTZAKO DOKUMENTUA (pdf, 1,54 Mb)

Hemengoak-De Aquí- proiektuari buruzko triptikoa (pdf, 813kb)

Elikagaien ekoizleen mapa (pdf, 1,19Mb)

Nafarroako barazkien garaian-garaiko EGUTEGIA (pdf, 1,00 Mb)

Gráfico Menús Hemengoak-De Aquí (pdf, 3,94 Mb)

ANÁLISIS DE RIESGOS Y PUNTOS DE CONTROL CRÍTICO EN LAS ESCUELAS INFANTILES MUNICIPALES DE PAMPLONA (pdf, 284Kb )

Gida Higiene-jardunbide egokiak PRESTAKETAN ETA OTORDU-ZERBITZUA NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko