1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hautzaro
  4. Gure proposamenak

Gure proposamenak

Eskola, familia, haurrak eta pedagogia dira Haurtzaroren hezkuntza-proposamenaren oinarri nagusiak.

Haurtzaroren hezkuntza-proiektua funtsezko 4 ardatzen inguruan egituratzen da:

  • Eskola, haurren, langileen, familien eta administrazioaren arteko harremanetarako eta komunikaziorako sistema gisa.
  • Haurrak, gaitasun handiko izaki trebe eta aktibo gisa, elkarreraginean aritzen direnak eta euren historia propioaren protagonista direnak.
  • Pedagogia, beti aukera berrietara irekia, akzioan oinarritua eta hainbat estilo zein garapen estrategia bultzatzen dituena.
  • Hezitzaileak, haurrak entzun, behatu eta bakoitzak behar duen denbora propioa errespetatzen dutenak. Era berean, haurrei lagundu, gidatu eta segurtasuna ematen diete, eta beraientzako eredu afektibo-emozionalak izaten dira.

Proiektuak funtsezko oinarri metodologikoak ditu:

  • Ingurune-espazioaren garrantzia eta prestakuntza
  • Hezitzaile-bikotean lan egitearen garrantzia
  • Proposamenak haur-talde txikiekin
  • Proiektuak eta behaketa eta dokumentazio sistematikoa

Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko