1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Izartegi
  4. Gure proposamenak

Proposamenak

Izartegi Haur Eskola heziketa-zentroa da, non haurrek hainbat proposamenetatik abiatuta adimena eta berezko dituzten gaitasunak garatzen dituzten

Egunerokotasuneko uneak zaintzea (pixoihala aldatzea, bainua, jana, lantegiko proposamenak, ikasgelako, patioko zein psikomotrizitate gelako jolas-uneak) oinarrizko ardatza da, eta horren inguruan mugitzen da eskolaren heziketa proiektua.

Helburua da txikiek esperimentatzeko askatasunarekin goza dezaten, eta, hori lortzeko, proposamen ezberdinak planteatzen dira espazio bakoitzean garatzeko.

Azkeneko urteotan eskolako langileak birgaitu egin dira etengabeko behaketa, ikerketa eta dokumentazioan oinarriturako lan moldea eskuratu duten arte. Horri dagokionez, gure lan pedagogikoa Reggio Emiliako eskoletan, Budapesteko Lòczy institutuan, Harreman-psikomotrizitatean (André Lapierre) eta Jolas Heuristikoan (Elinor Goldschmied) oinarritzen dugu.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko