1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Izartegi

Zerbitzuak

Izartegik haur eskolen ohiko zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola jantokia eta garbiketa

Ordutegia

Izartegi egonaldi osoko zentroa da, hau da, 7 orduko egonaldikoa, bazkaria eta siesta barne.

Haurrak 7:30etik 9:30era bitarte sar daitezke, eta familiek 14:45etik 16:30era bitarte jaso behar dituzte. Haurren ordutegia matrikula egiterakoan zehaztu behar da eskolako zuzendariarekin, eta, familiak justifikatutako aldaketarik izan ezean, ikasturte osorako mantentzen da.

Haurrak bazkal ondoren jasotzeko aukera ere ematen du Eskolak, familiek aldez aurretik hala eskatuz gero eta justifikatutako arrazoiengatik (ordutegi hori ez da egonaldi erdi bezala hartzen), baldin eta zerbitzuak horretarako aukera ematen badu eta Eskolaren antolakuntzari trabarik eragiten ez badio.

Jantokia

Eskolak sukalde propioa du, eta sukaldariak prestatzen ditu pediatrak agindutako menuak, bai egunerokoak bai berezia (dieta, alergia eta intolerantzien kasuak).

Beste hainbat zerbitzu

Eskolaren berezko zerbitzuez gain, badugu profesionalen lantalde bat (gizarte langilea, administrariak, lantegi-koordinatzailea, pediatra, psikologoa, zuzendari teknikoa, kontularia eta zuzendari kudeatzailea). Lantalde horrek Erakunde Autonomoaren menpe dauden zentro guztiek dituzten behar jakin batzuei erantzuten die, hala bulego nagusitik nola eskolan bertan, eskola batek bertaratzeko eskatuz gero.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko