1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hello Azpilagaña
  4. Eskola-kontseilua

Eskola-kontseilua

Eskolak hezkuntza-komunitatea osatzen duten estamentuen partaidetzarako organoa du: Eskola-Kontseilua

Eskola-Kontseiluan ordezkatuta daude: eskolako zuzendaritza-taldea, zentroko bestelako langileak, gurasoak edo tutoreak eta Udala.

Honako hauek dira eskola-kontseiluaren eginkizunak:

  • Eskolako hezkuntza-proiektuaren ardatzak, kudeaketa-proiektua, antolakuntza-arauak eta funtzionamendua ezarri, onetsi eta ebaluatzea. Beti ere, horiek bat etorri beharko dute Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren menpeko eskola guztientzat ezarritako lan-ildo eta arau orokorrekin.
  • Udalari hobekuntzak proposatzea, hala eraikinean nola garatu beharreko proiektu pedagogikoan. Haur-eskolako kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko urteko txostena jakinaraztea.
  • Oro har, aplikagarri zaion araudiak aitortzen ahal dion edozein.

Kideak

Hezitzaile taldeko ordezkariak:

  • Hezitzaileen bi ordezkari
  • Zuzendaritza-taldea

Gurasoen ordezkariak:

  • Gurasoen bi ordezkari

Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko ordezkariak:

  • Ordezkari bat

Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko