1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Egunsenti
  4. Gure Proposamenak

Gure proposamenak

Egunsenti eskola espazioen eta materialen aukera zabala eskaintzen saiatzen da, txikiek ikasteko aukera gehiago izan dezaten, modu aberats eta dibertigarrian

Ikasgelak jolas-txokoen bidez antolaturik daude eta haurrek erabakitzen dute zein txokotan jolastu nahi duten, zein materialekin, norekin eta zenbat denboraz. Antolamendu horren helburua autonomia, harremanak eta gatazkei konponbidea ematea bultzatzea da, hau da, negoziatzen, itxoiten eta besteekin partekatzen ikastea bultzatzea.

Hala adierazpen- nola argi-lantegietara haurrak talde txikitan joaten dira, hezitzaileen behaketa eta entzutea erraztea helburu. Aldi berean, txikiek, behaketaren eta ikerketaren bitartez, beren bide propioak zedarritzen eta ibiltzen dituzte. Gune eta material guztiak Eskolako hezitzaileen lantaldeak egindako gogoeta eta azterketa sakon baten ondorioei jarraituz antolatzen ditugu, beraz, gune horiek aldatu egiten dira haurren beharren eta interesen arabera.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko