1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hello Azpilagaņa

Hello Azpilagaņa

Hello Azpilagaņa Iruņeko Udalaren Haur-Eskola hezkuntza eta gizarte arloko udal zerbitzua da, eta 0-3 urteko haurrei haien beharren araberako heziketa ematera zuzendua da.

Eskolak 16 aste eta 3 urte bitarteko haurrentzako 123 ikaspostu ditu, lau sektoretan antolatuta (bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak). Hala egonaldi osorako nola egonaldi murrizturako aukera dago.

Gaztelania hizkuntza erabiltzen da, ingelesezko jarduerekin.

Haur-eskolan ingelesa erabiltzeak xedea du hizkuntza hori eraikitzen eta ikasten hastea, eta horretarako eguneroko bizitzako esamoldeak erabiltzen dira. Haurrak bigarren hizkuntza horren ulermenean trebatzen hasten dira soinu eta esaeren bidez, eta horretan laguntzeko, hainbat keinu eta hitzik gabeko adierazpen erabiltzen dituzte, haurren parte-hartzea indartzeko.

Zentroa zeharkako kudeaketako erregimenekoa da, eta Udal Ordenantza batek arautzen ditu zerbitzua ematean kontuan eduki beharreko guztiak.


Hello Azpilagaņa eskola

Helbidea: Altzania errekaren k., zk.g. 31006 - Iruņa

Telefonoa: 948 244644

Helbide elektronikoa: eimhelloazpilagana@pamplona.es

Ordutegia:

Egonaldi osoko ordutegia: 07:30etik 16:30era

Egonaldi erdiko ordutegia: 08:30-09:00etatik 12:30-13:00etara


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruņeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko