1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Donibane
  4. Guraso Elkartea

Iragarki-ohola

Funtsezkoa da familiaren eta eskolaren artean ongi komunikatzea eta koordinatzea. Familia eta eskola dira haurren eguneroko testuinguru nagusiak, eta horietan sustraitzen dira haien oinarrizko esperientzia eta bizipenak.

Ezinbestekoa da familiaren eta eskolaren jarduketa koordinatzea eta osatzea helburu komun baten alde: haurraren heziketa.

Komunikazio-bideak

Elkarrizketak, bilerak, eguneroko harremanak, iragarki-ohola, idatzizko informazioa, galdetegiak, festak eta eguneroko harremanak zein informazioak.

Eguneroko harreman informalak

Sartzerakoan, gurasoek haurren egoeraren berri ematen dute: zer moduz egin duten lo, edo nola gosaldu duten.

Irteterakoan, hezitzaileak informazioa emanen du eguneko haurraren gorabeherei buruz: jana, jolasa, gatazkak, halakorik balitz, lorpen txikiak, zer landu duen...

Informazioa emateko oharrak eta informazio-oholak

Hala sarrerako iragarki-oholean nola sektore bakoitzeko bazkarien taulan, pediatrak prestaturiko eskola-menuaren berri ematen da.

Taula horietan ere ikusgai paratzen da sektore guztietako haurren zerrenda, bakoitzak menua osatzen duten hiru platerak nola jan dituen, eta zenbat, adierazita.

Idatzizko informazioa.

Iragarki-ohola, sarreran, informazio orokorra emateko: bileretarako deialdiak, matrikula egiteko datak, egutegiak eta ordutegiak.

Liburuxkak eta inprimakiak

Gurasoek etxean eduki behar dituzten informazioak: egokitzapen-aldia, arau pediatrikoak, egutegia, menuak, funtzionamendu-arauak, elkarrizketa, bilera zein festetarako deialdiak.

Festak

Urtean hiru festa ospatzen ditugu, eta horietan familiek hartzen dute parte, zuzenean zein zeharka:

  • Neguko festa
  • Inauteri-festa
  • Ikasturte bukaerako jaia

Argazki-oholak dira harremanetarako beste modu bat: eskolako espazioetako hormetan paratzen dira, informazioa emateko eta haurren zein haien jardueren eta eguneroko bizitzaren une zehatzen berri emateko.

Eskolako bizitza familiei helarazteko ikusizko modu bat da, horma eta erakusleihoetan ikusgai jartzea haurrek egindako lanak: collageak, marrazkiak, buztinezko lanak.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko