1. Hasi
  2. Eskolak
  3. José María Huarte

Instalazioak

  • José Mª Huarteko patioa

  • José Mª Huarteko gela

  • José Mª Huarteko sukaldea

Haur-eskola 1960an eraikitako José Mª Huarte Ikastetxe Publikoan dago. Independentea da eta hiru solairu ditu. 1. solairuan daude 2-3 urteko hezkuntza-tarteari eskainitako haur-eskolako guneak.

Eskolak honako gela hauek ditu:

  • Nagusien gela, haurrentzako komunarekin
  • Ertainen gela, haurrentzako komunarekin
  • Nagusientzako adierazpen-lantegia
  • Ibiltari-ertainentzako adierazpen-lantegia
  • Atondoa
  • Zuzendaritza-bulegoa
  • Officea, aldagela eta zabortegia
  • Komunak

Gelak adin bakoitzari egokitutako materialez hornitutako txokoen bidez antolatuta daude. Hori horrela, hainbat txoko daude: jolas-sinbolikoena, mozorroena, eraikuntzena, ipuinarena, airekoarena, maneiatzeko jarduerena, ispiluarena.

Eskolak bi patio ere baditu:>

  • Kanpoko patio bat, errekarriz estalitako zoruarekin eta psikomotrizitateko tresnez hornitua
  • Patio estali bat, leundutako porlanezko zoruarekin.

Ekipamendua

Geletako altzariak egurrez egina daude, hainbat koloretan, eta zenbait irizpideren arabera diseinaturik: funtzionaltasuna, kalitatea, goxotasuna, estetika, segurtasuna eta haurren interes eta beharretara egokitzeko gaitasuna.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko