1970az geroztik
Gaur den egunean, Haur Eskolen Erakunde Autonomoa hamairu ikastetxek osatzen dute, non, guztira, 1.134 ikaspostu baitaude hiru urtetik beherako haurrendako.
Kopuru horietara iristea zaindarien, langileen eta gurasoen lanari esker lortu da, horiek guztiak lagundu baitiote Erakundeari sortu zenetik iragandako lau hamarkadetan barna.
70eko hamarkadan, auzo-elkarteek udal-haurtzaindegiak sortzea proposatu zuten. Diputazioarekin eta Udalarekin luze negoziatu eta gero, hiriko hainbat auzotan bost haurtzaindegi sortzea lortu zuten, eta, aldi berean, Udalaren Haurtzaindegien Patronatua sortu zen horiek kudeatzeko.
Herritar talde batek –haur txikien guraso batzuek, haurtzaindegietako langileek, Italian prestakuntza jasoa zuen pedagogo bat eta auzo-elkarteetako kideek– gero udal-haurtzaindegiak izango zirenak sortzeko ildo pedagogikoaren aurreproiektu bat prestatu eta erredaktatu zuen. Aurreproiektu hori oinarrizko ideario moduan hartu zen, hala haurrekin egin beharreko lana nola zentroak antolatzeko modua zehazteko.
Hona aurreproiektuan jasotakoak:
Aipatutako aurreproiektu horretatik abiatuta, eta beharrezko antolakuntza amaitu ondoren, 1979ko azaroan jarri ziren martxan Iruñeko Udal Haurtzaindegiak. Gero, 1982. urtean, Iruñeko Udaleko Haur Eskolak izena hartu zuten. 1986. urtean, Reggio Emiliako Haur Eskolekin eta haren sortzaile Loris Malaguzzirekin harremanetan jarri ziren; haur-eskola horien hezkuntza filosofiak eragin handia izan zuen hurrengo urteetako hezkuntza praktikan.
1996. urtetik aurrera, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa hasi zen eskolak kudeatzen, eta hezitzaileak, ordura arte lan-kontratuko langileak zirenak, funtzionarioak izatera pasa ziren.
1999tik 2011ra bost haur-eskola berri sortu dira: Mendillorri, Hello Rochapea, Hello Azpilagaña, José María Huarte eta Hello Buztintxuri. Horrez gain, Izartegi eta Fuerte el Príncipe-Printzearen Harresi haur-eskolak handitu egin dira. Horri guztiari esker, eskainitako ikaspostuen kopurua bikoiztu da.
2005ean, Hello Rochapea eta Mendillorri haur-eskolek EFQM Brontzezko Zigilua lortu zuten, Iruñeko gizarteari ematen dioten zerbitzuaren kalitatea aitortuta.
Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko
Udala adi duzu
948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es