1. Hasi
  2. Erakundea

Erakundea

"Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa" 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza-etapaz arduratzen diren hamabi eskolek osatzen dute.

Udaleko zinegotziek osatzen dute erakundearen Gobernu-batzarra. Ordezkari ofiziala Maider Beloki Unzu lehendakaria da.

Erakunde honen xede nagusia Haur Eskolak sustatu, kudeatu eta koordinatzea da. Ikastetxe horiek esparru egokia osatzen dute familia-eremukoen osagarri diren aukerak eskaintzeko, haurrek beren gaitasun fisiko, intelektual, sozial, afektibo, estetiko eta komunikatiboak holistikoki ezagutu ahal izan ditzaten.


Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariaren agurra

AITZIBER CAMPION GAMBOA, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria

Familia agurgarriak:

Haur Eskolen Erakundeko lehendakaria naiz 2025eko irailetik. Gogo handiz iritsi naiz, eta ikastetxe horien ildo pedagokioaren kalitateari egonkortasuna eta segida emateko erronkari heldu nahi diot.

Hiru urtetik beherako haurrendako doako ikastetxe publikoek udal-sare bat osatzen dute, eta aukera bikaina dira haurren ongizaterako eta ikasketarako, baita helduendako ere, eskaintzen baitizkiete hazkuntza eta heziketa familiar ordezkaezinen osagarri diren hezkuntza-aukerak.

Haur-eskolek haur guztiek jaiotzetik beretik dituzten ahalmen apartak sustatzen dituzte haurrengan, kultura propio bat garatzen laguntzen diete bizi diren mundua ikusteko, sentitzeko eta hartan parte hartzeko moduaz bezainbatean. Hain zuzen, horretarako baliatzen dituzte etengabeko prestakuntza jasotzen duten profesional tituludunen lana, proposamen pedagogiko zainduak, etengabeko elkarrizketa, esplorazioa eta ikasketa ahalbidetzen duten material egituratu gabeak eta beste ikaskide batzuekiko harremana.

Eraikin berriek edo birmoldatuek gune eta eremu egokiak eskaintzen dituzte eguneko une guztietan jolastu, esploratu, atseden hartu eta ongi sentitzeko, eta une horiek beti dira hezigarriak. Lantegiak, kanpoaldeko jokoak, pixoihala aldatzeko uneak, otordua, loa... horiek guztiek gauzatzen dute hezkuntza-proiektua, eta bereziki zaindu eta etengabe berrikusten dira behaketa-, ikerketa- eta dokumentazio-prozesuen bidez, haurrek haziera arduratsua izan dezaten alderdi guztiei dagokienez, guztiak estuki loturik baitaude.

Jantoki-zerbitzua duten eskoletan sukaldariek eta nutrizionistek batera prestatzen dituzte menu jasangarri eta osasungarriak, gertuko eta garaian garaiko produktu fresko eta ekologikoak erabiliz.

Abentura handi honen parte izanen zareten guztioi, eskerrik asko lotura eta une berezi eta apartekoez betetako bidaia honetan zuen bidelagun izan gaitezen uzteagatik, begiradak, isiluneak, entzuketak, jolasak, sorpresak, harridurak eta ikaskuntzak dituen bidaia honetan.

Aitziber Campión Gamboa

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko