1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hello Azpilagaña
  4. Astigar proiektua

Astigar proiektua

Hello Azpilagañak ingurumen-proiektu honetan parte hartzen du beste autonomia erkidego batzuetako lau haur-eskolekin batera, "Elkarrekin Planeta zaindu eta babesten dugu" lemapean

Bost haur-eskola ari dira "Elkarrekin Planeta zaindu eta babesten dugu" proiektua bultzatzen. Ekimen hau 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendua da, eta hiru ardatz ditu: ingurumena zaintzea, ingurumenarekiko errespetua sustatzea eta erabili ostean hezkuntza-jardunerako material erabilgarri bihur daitezkeen hondakinak birziklatzea.

Honako hauek lortu nahi dira ekimen honekin:

  • Parte hartzen duten eskolek Ingurumena nola lantzen duten ezagutzea.
  • Eskolen artean proiektuak trukatzea, esperimentatzea, eta tresna zein aldagaiak eranstea.
  • Jasangarritasun eredu bat osatu eta garatzea, material birziklatuak heziketa-lanerako erabilgarri bihurtzearen aldekoa.
  • Eskola jasangarriak sortzea, birziklatze-materialen ikerketa, manipulazioa eta eraldaketaren bidez Ingurumenaren zaintzan zein errespetuan lagunduko dutenak.
  • Ingurumenarekiko errespetu eta kontzientzia ekologikoa garatzea haurrengan, eta baliabideak modu jasangarriagoan aprobetxatzen laguntzea.
  • Ingurunearen behaketa eta esplorazioa bultzatzea, beren sormen, trebezia, gaitasun, jarrera eta trebetasun jasangarrien garapena ahalbidetzen duten jarduera dinamikoen bidez.

Eskola parte-hartzaileak:

  • Santa Cecilia haur-eskola (Madril)
  • Colloto haur-eskola (Oviedo)
  • Dama de Arintero haur-eskola (León)
  • Peücs haur-eskola (Castelló)
  • Hello Azpilagaña haur-eskola (Iruña)

Argibide gehiago

Astigar proiektuaren bideoa

Astigar proiektuaren triptikoa


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko