1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Mendillorri
  4. Guraso Elkartea

Guraso-elkartea

Familiek eskolaren dinamikan parte hartzeak duen balioaz ohartarazita, alderdi hori bultzatzen dugu; horretarako, geure laguntza eskaintzen dugu, eta parte-hartzearen balioa nabarmentzen dugu, bereziki sektoreko bilera orokorretan eta egunero elkar ikustean.

Guraso-elkarteak xede du, besteak beste, haur-eskolarekin elkarlanean aritzea seme-alaben heziketan, haien hezkuntza-jardunean partaidetza erraztea, eta topagunea izatea gurasoen artean.

Familia-talde txiki batek osatu arren, guraso-elkartea saiatzen da familien parte hartzea dinamizatzen, bi modutan:

  • Haurrentzako jarduera ludikoak antolatuta, eskolari laguntzeko.
  • Familien eskola bultzatuta, honako hauek proposaturik: hitzaldiak, topaketak eta guraso gisa dagokien heziketa-lana babestu eta sendotzeko bestelako jarduerak.

Familien Elkartearen bilera guztiak irekita daude eskolako guraso zein langile guztiek parte har dezaten eta iradokizunak egin ditzaten. Urtero egiten dira ezohiko batzar bat, karguak berritzeko, eta aldez aurretik jakinarazten diren beste bilera batzuk.

Elkartearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, eskolako zuzendaritzaren bidez egin daiteke.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko