1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Mendillorri
  4. Zerbitzuak

Zerbitzuak

Mendillorrik zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste jantokia eta garbiketa

Ordutegia

Mendillorri haur-eskola egonaldi osoko eskola da (txikiek 7 orduko egonaldia betetzen dute, bazkaria eta siesta barne).

Haur-eskola 07:30etik 16:30era bitarte egoten da zabalik. Haurrak 07:30etik 09:30era bitarte sar daitezke eskolara. Hortik aitzina, atea itxita egonen da. Haurrak 15:00etatik 16:30era bitarte irten daitezke eskolatik.

Haur bakoitzaren ordutegia zuzendariaren eta gurasoen artean erabakitzen da, ikasturtea hasi baino lehen, elkarrizketa batean. Ordutegi hori gurasoen behar justifikatu batengatik baino ezin izanen da aldatu eta, betiere, Eskolako Zuzendaritzak baimena eman eta gero. Oso inportantea da adostutako ordutegia errespetatzea, hezitzaileen lan-txandak sektore bakoitzeko haurren ordutegien arabera zedarritzen baitira.

Jantokia

Zerbitzua Jangarria catering enpresarekin kontrataturik dago, eta enpresa horrek prestatzen ditu Erakunde Autonomoaren haur-eskoletako pediatrak ezarritako haurrentzako menuak. Zerbitzu horretan sukaldari bat eta sukaldari-laguntzaile bat aritzen dira; horretaz gain, teknikari arduradun bat du, zerbitzuaren kalitatea baloratzeko.

Garbiketa

Haur-eskolaren zerbitzua emateko ardura duen enpresak kudeatzen eta koordinatzen du. Zerbitzu hori hiru garbiketako laguntzailek betetzen dute, lanpostuari dagozkion eginkizun eta zereginekin.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko