1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Fuerte Príncipe - Printzearen Harresi
  4. Zerbitzuak

Zerbitzuak

Fuerte Príncipe - Printzearen Harresik zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste jantokia eta garbiketa

Ordutegia

Haur-eskola 07:30etik 16:30era bitarte egoten da zabalik. Haurrak 07:30etik 9:30era arte sar daitezke eskolara. Hortik aitzina, atea itxita egonen da. Haurrak 15:00etatik 16:30era bitarte irten daitezke eskolatik.

Haur bakoitzaren ordutegia zuzendariaren eta gurasoen artean erabakitzen da, ikasturtea hasi baino lehen, elkarrizketa batean. Ordutegi hori gurasoen behar justifikatu batengatik baino ezin izanen da aldatu eta, betiere, Eskolako Zuzendaritzak baimena eman eta gero. Oso inportantea da adostutako ordutegia errespetatzea, hezitzaileen lan-txandak sektore bakoitzeko haurren ordutegien arabera zedarritzen baitira.

Jantokia

Eskolak jantoki-zerbitzua eta lo-kuluxka egiteko guneak ditu. Janaria egunero prestatzen da erakunde autonomoko pediatrak prestaturiko menuekin bat eta egunero sor daitezkeen beharrei erantzunez: dieta, intolerantzia edo alergia kasuetan prestatu beharreko janari bereziak...

Garbiketa

Eskolak badu garbiketa-talde propioa, zentroko zuzendaritzak kudeatua.


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko