1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Hautzaro
  4. Segurtasuna

Segurtasuna

Haur-eskolek protokolo bat daukate ebakuaziorako, eta beste bat, haurrak jasotzeko.

Ebakuaziorako protokoloa

Ebakuazio-egoera izanez gero, ebakuazio-taldeko kide bakoitzak dagokion sektorearen ebakuazio osoa eta ordenatua egiteko ardura hartuko du. Hona hemen egin beharko dituen lanak:

  • Ebakuatzeko beharraren berri ematea dagokion sektoreari alarma orokorra entzutean
  • bere sektoreko haurrak gidatzea erabilgarri dauden ebakuazio bideetara
  • ebakuazio azkarra eta ordenatua lortzea
  • aukerarik ez ematea ebakuatutako lekuetara itzultzeko
  • egiaztatzea ebakuatutako eremuan ez dagoela inor
  • inor falta den egiaztatzea

Ebakuazioaren koordinazio-arduradunak:

Ebakuazioaren burua: Zuzendaria

Larrialdietako taldea

  • Sektore bakoitzeko hezitzailea
  • Garbiketako laguntzailea
  • Sukaldaria

Haurrak jasotzeko protokoloa

Haurrak haien ardura duten pertsonek jasoko dituzte, eta horiek zuzendaritzarekin aurretiaz izandako elkarrizketan aipatutako berberak izanen dira. Beste edozein pertsona haurren bila joanez gero, baimena eskatu beharko da, idatziz. Ordutegia aldez aurretik adostu beharko da zuzendaritzarekin, eta nahi eta nahiez bete beharko da.

Informazio osagarria

Haurrak jasotzeko baimena (pdf, 224 kB)


Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko