1. Hasi
  2. Eskolak
  3. Rotxapea
  4. Gure proposamenak

Gure proposamenak

Rotxapea Haur Eskolaren helburua da haurren garapen prozesu egokia bermatuko dituzten bitartekoak eta esperientziak eskaintzea

Beraz, haurrekiko harremanetik abiatuta, helburua da gaitasun guztiak garatzea, fisikoak, emozionalak, intelektualak, sozialak, estetikoak, komunikaziokoak, adierazpenekoak eta hizkuntzari dagozkionak, beren nortasuna eta autonomia, balioak eta munduari buruz duten ikuspegia eraikitzen laguntzeko, bai eta mundu hori osatzen duten pertsonekin eta objektuekin afektuak eta harremanak ezartzen laguntzeko.

Hona hemen helburu zehatzak:

  • Giroa: segurtasun, afektibitate eta harreman positiboen giroa sortzea, haurrek konfiantza eta egonkortasun emozionala senti ditzaten.
  • Guneak: jarduera eta zentzu estetikoa indartzeko giroak eta guneak sortzea, haurren garapen mailara, beharretara eta interesetara egokituak.
  • Proposamenak: ekintza eta esperimentazioa bultzatuko dituzten material eta proposamenak eskaintzea.
  • Metodologia: lan-metodologia globalizatzailea, integratzailea eta parte-hartzailea, ekimena eta sormena bultzatuko dituena.
  • Eguneroko bizitza: haurren beharrak modu egokian asetzea, haien autonomia bultzatuz eta eguneroko bizitza heziketaren antolakuntzaren ardatz gisa planteatuz.
  • Familiak: familien arteko harremana eta koordinazioa bultzatzea, komunikaziorako, informaziorako eta parte-hartzerako bideak eskainiz.
  • Berrikuntza: heziketa lanari koherentzia ematea talde-lanaren, ikerketaren eta lantaldearen etengabeko prestakuntzaren bitartez.

Haur Eskolen erakunde autonomoarekin harremanetan jartzeko

948 420 098

Udala adi duzu

010

948 420 100
Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deitzeko