BIZIZ

imagen

 

BIZIKLETETARAKO APARKALEKUEN SAREA

APARKALEKUAK ERABILTZEKO MODUAK

Aurrez alta hartu behar duzu hemen edo 'NBici-Biziz' aplikazioaren bidez (o a través de la aplicación NBici-Biziz (IPhone eta Android-erako). Sarbide-kode bat emanen dizute automatikoki. Behin zerbitzuan alta hartuta, 3 modu hauek daude aparkalekuetara sartzeko:

  • Sarbide-kodea: sartu kodea botoietan atea irekitzeko
     
  • Telefono-deia:: deitu doan aparkaleku bakoitzean idatzita dagoen telefono zenbakira, alta hartzerakoan eman zenuen telefono mugikorretik. Komunikazio-seinalea entzundakoan, sakatu kanpaia duen botoia eta orduan zabalduko da atea
  • Online: sartu Biziz aplikazioan, aukeratu aparkalekua, eta sakatu “atea” dioen botoi biribila

TARIFA 2€ HILABETEKO. ZER HARTZEN DU BARNE?

  • Bizikleta Sareko edozein aparkalekutan aparkatzea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan hilabetean zehar
  • Bizikleta aparkaleku berean uztea
  • Bizikleta elektrikoa doan kargatzea entxufea duten tokietan

 

ERABILERA ARAUAK

  • 48 orduko aparkaldi jarraitua gaindituz gero, ordu bakoitzeko 0,50 € gehiago ordaindu beharko da
     
  • Aparkaleku jakin batetik ateratzen zarenetik berriz ere bertara sartu bitartean gutxienez 10 minutuko tartea utzi behar da; bestela, ez da kontabilizatuko lehen irteera
  • Sarean alta hartzea automatikoki berritzen da hilabetero. Bajaren izapideak web-orri honetan, edo 'NBici-Biziz' aplikazioaren bidez (IPhone eta Androiderako) egin beharko dira

Imagen

Imagen
Imagen
Imagen

Localización

Txantrea

Arriurdiñeta plaza

50 toki (auzoko bizilagunentzako gordetako tokiak ere badira, eta ohiko lizitazio-prozeduraren bidez esleitzen dira)

Ospitalegunea

Protomedikatoaren plaza (ama-haurren ospitalearen aurrean)

50 toki

Zezen plaza

Emilio Arrieta kalea

50 toki

Mendebaldea

Antonio Pérez Goyena pasalekua. Liburutegi Orokorra eta Musika Kontserbatorioaren artean

Yanguas eta Miranda

Autobus geltokiaren parean

Iturrama

Esquiroz kalea, Civivoxaren atzeko ateaurrean