Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Haur eta gazteen esparruko hiru elkartek 38.000 euro jaso dituzte prebentzioko eta aisiaren eta denbora librearen sustapenerako komunitate-proiektueta

Haur eta gazteen esparruko hiru elkartek 38.000 euro jaso dituzte prebentzioko eta aisiaren eta denbora librearen sustapenerako komunitate-proiektueta

Diruz lagundu dira aisia eta denbora librearen esparruko jarduera ez-puntualen proiektuak, herritar guztiei irekiak eta gizarte-hezkuntzakoak

Iruñeko Udalak 38.000 euro eman dizkie haur eta gazteen esparruko hiru elkarteri prebentzioko eta aisiaren eta denbora librearen sustapenerako komunitate-proiektuetarako diru-laguntzen deialdian. Hirugarren urtez jarraian, Udalak laguntza hauetarako berariazko deialdia egin du, horien bidez diruz laguntzen baitira aisia eta denbora librearen esparruko jarduera ez-puntualen jarduerak, herritar guztiei irekiak eta gizarte eta hezkuntzakoak.

Itaka-Eskolapioak Fundazioak 20.000 euro jaso ditu ikasleendako eskola-laguntzako eta aisialdiko jarduera-proiektu baterako; I Becchi gazte-elkarteak 9.163,2 euro izango ditu El Patio gazte-zentrorako; San Juan Xar Txiki elkarteak 8.868 euro eskuratu ditu auzoan garatzen ari diren proiektuari jarraipena emateko. Erakunde bakoitzari eman beharreko gehienezko zenbatekoak ezin zuen gainditu aurkeztutako proiektuaren osoko aurrekontuaren % 80.

Diruz lagundutako proiektuek honako komunitate-jarduera hauek garatzen dituzte: kolektibo-, talde- eta gizarte-izaerakoak, gizarte, hezkuntza eta kultur arloetako edukiak dituztenak, haur eta gazteen eskolaz kanpoko aisia eta denbora librearen esparruan. Ekimenak egonkorrak dira, parte hartzeari zabalik daude, eta defizit-egoeretan -pertsonala, familiarena edo inguruarena- dauden haur eta gazteak hartzen ditu barne, bertan familiak engaiatuz. Proiektuek gizarte-boluntariotza bultzatzen dute, eta baloreak sustatzen dituzte, hala nola genero-berdintasuna, gizarte-lankidetza, elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna eta gizabide kritikoa.

Eskabideak aurkeztu aurretik, elkarteek beren auzoetako gizarte-zerbitzuekin harremanetan jarri behar izan dute izan daitezkeen parte-hartzaileei buruz berariazko informazioa biltzeko; Udalaren Oinarrizko Laguntzako programetan elkarlanean aritzeko konpromisoa adierazi behar izan dute; eta beren proiektua garatuko den auzoko beharretara egokitu behar izan dute ahalik eta gehien.

Itaka-Eskolapioak Fundazioak garatutako proiektua Alde Zaharrean gauzatzen ari da, eta Alde Zahar, Arrotxapea, Milagrosa zein Zabalguneko haur eta gazteak bertaratzen dira. Hezkuntzaren garrantzia eta estrategia orokorra nabarmentzen dira. Bere jardueretan 110 lagunek parte hartzen dute, eskola-laguntza jaso eta baloreetan hezten dira, eta aisialdiko jarduerak (jolasak, eskulanak, hiri-kanpaldiak, etab.) egiten dituzte. Horrez gain, proiektuak familiendako prestakuntza- eta arreta-jarduerak zein boluntario-prestakuntza hartzen ditu barne.

El Patio gazte-zentroa Iturramako biztanleei zuzendutako proiektua da. Nerabeen aisialdian arrisku-jokaerak ekiditea du helburu. Konfiantzazko gunea sortu izana eta bertan ongi lagunduta egotea dira aipatzekoak, eta, horrez gain, aisia osasungarriko jarduerak, hala nola kanpaldiak, sexualitateari eta droga-mendekotasunari buruzko lantegiak, txangoak, antzerkia, zumba, zine-foruma, belaunaldi arteko lantegiak eta lankidetza zein garapena bultzatzea. I Becchi gazte-elkarteak kudeatzen duen zentroak 100 parte-hartzaile ditu.

Bestalde, San Juan Xar Txikiren hezkuntza-proiektuak eskola-laguntzako jarduerak garatzen ditu, hala nola psikomotrizitatea, musika-jarduerak, dantza, arte plastikoak, irakurketa, udako zein eguberrietako ludotekak, mendi-irteerak eta Donibane auzoko hainbat ekitalditan parte-hartzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo