Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Egoera zaurgarrian dauden hamasei pertsonak parte hartu dute Gastronomia-inkubagailua proiektuan, elikagaien inguruko negozio-ideia bat abian jartzeko

Egoera zaurgarrian dauden hamasei pertsonak parte hartu dute Gastronomia-inkubagailua proiektuan, elikagaien inguruko negozio-ideia bat abian jartzeko

Bere prestakuntzaren barruan, San Domingoko merkatuan postu bat prestatu eta proiektuan garatu dituzten produktuak saltzen ari dira

Gastronomia-inkubagailua proiektuan, elikagaien inguruko negozio-ideia bat dutenek beren ideia zein gaitasunak probatzen dituzte, negozio bat abian jartzeak berekin dakarren arriskua hartu gabe. Urritik, Iruñeko Udalak, Gosearen Kontrako Ekintzak, Gurbindo Etxeak, La Caixa Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa fundazioak programa abian jarri dute, balizko bezeroak identifikatuz edo aurrerantzean hornitzaile izan daitezkenekin negoziatuz, praktikatik abiatuta produktu-lerro ezberdinak garatzeko xedez. Orain programa produktuen salmenta- eta test-fasean dago, San Domingoko udal-merkatuko saltoki batean.

Hamasei pertsona, 12 emakume eta 4 gizon, parte hartzen ari dira ekimen honetan, egoera zaurgarrian dauden ekintzaileei zuzenduta, nagusiki etorkinak, Iruñean langabezian edo lan eskasean dauden 45 urteko emakumeak. Jasotako prestakuntzak eta, produktuen salmenta barne, garatutako praktikak erraztuko dute, merkatu-test baten bidez, negozioaren bideragarritasuna zein ekintzailearen gaitasunak benetan aztertzea, gero negozio-ideiaren benetako abiarazpena baloratzeko. Azken batean, proiektua honetan datza: lege-esparruaren barruan, bazterketa-arriskuan daudenei beren elikagaiak ekoizteko aukera hurbiltzea, hasierako inbertsio handi bat egin gabe; eta, halaber, produktu horiei balio erantsiak ematea, esate baterako, baratze nafarreko 0 kilometroko lehengaiak erabiltzea. Proiektu honen bidez aurrerapauso nabarmena ematen da hala gizarte-berrikuntzan nola publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanean, betiere xede hartuta prestakuntza praktikoa ematea egoera zaurgarrian dauden pertsonei, gai izan daitezenlan-merkatuan beren kontura aritzeko.

Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zuzendari Arturo Ferrerek zein Nafarroako eta Euskadiko Gosearen Kontrako Ekintza erakundeko ekintzailetza-teknikari Maialen Escaladak sektore arteko itun-jardunbide egokia zein proiektua aurkeztu dituzte, enplegu, ekintzailetza eta gizarteratzearen alde eginda. Bere proiektu-kideekin, Udalak ebaluaketa planteatuko du bukatutakoan, Inkubagailua berriro egiteko asmoz, egoera zailetan daudenak (bereziki emakumeak...) laneratze zein gizarteratze aldera, zalantzarik gabe, emaitzak hobetuko dituzten jarduera berriak proposatuta. Iruñeko Udalak 18.150 euro jarri ditu Gastronomia-inkubagailuan.

Garatutako hiru produktu-lerroak

Proiektuan zera planteatzen da: negozio-ideiak aztertzea, horien aukera eta bideragarritasunen araberako hautaketa egitea eta norberaren gaitasunak lantzea, betiere pertsona indartzeari begira, ekintzailetza-prozesuan funtsezko eragilea baita. Fase hori gaindituta, produktuak egokiro egin ditzaten eta negozioa abian jartzeko beharrezko ezagutzak izan ditzaten teknika-gaitasunak lantzen hasiko dira. Programa nagusiki praktikoa da; hortaz, bai egindako produktuen ekoizpena eta prototipoak bai horien merkaturatzea aintzat hartzen dira. Horretarako, parte-hartzaileek postua daukate San Domingoko merkatuan, produktuak saltzeko prest, eta merkataritza-ekitaldi bat ere prestatu dute, Market Place Prenavideño delakoa, datorren astean leku horretan bertan garatuko dena. Azkenik, esan bezala, jasotako emaitzak aztertuko dira negozioaren bidegarritasuna egiaztatzeko.

Programak taldekako 36 prestakuntza-saio ditu, guztira 148 ikastordu, honako hiru esparruetako gaitasunak lantzeko: norbera, negozioa sortzea eta elikagaiak praktikan ekoiztea. Prestakuntza-prozesuak gaitasun-lantegiak, lehengaien sukaldaritza-lantegiak, marketin- zein merkaturatze-plana, finantzaketa-sarbidea eta produktuak aurrez prestatzeko metodoak hartu ditu barne. Oraingoz, San Domingoko merkatuko saltokian eskaintzen diren hiru produktu-lerro handi hauek zehaztu dira: gosegarri osasungarriak, fusio-sukaldaritza eta gozogintza. Parte-hartzaileak 27 eta 65 urte bitartekoak dira, nazionalitate ezberdinetakoak (Venezuela, Kolonbia, Bolivia, Maroko, Espainia), eta eskaintzen dituzten produktu horietan uztartzen dituzte beren herrietako gastronomia-kulturako produktuak eta nafarren gustuetara gehiago egokitzen diren berrikuntzak -hemengo hornitzaileen lehengaien bidez-.

Joan den azaroaren 28an San Domingoko merkatuan postua publikoari zabaldu zitzaion, eta bertan 16 parte-hartzaileek heldutako prestakuntza-prozesuaren ondoriozko produktuak daude salgai. Datorren asteko asteazkenean, abenduak 12, Market Place Prenavideño delako produktu-azoka txiki antzeko bati emango zaio hasiera, merkatuaren sarreran, kafetegiaren ondoan. Biharamunerako, enpresari zein aholkularien eta Gastronomia-inkubagailuan prestatutako ekintzaileen arteko topaketa aurreikusi da. Abenduaren 14an, ostiralarekin, kontsumo arduratsuaren inguruko antzerki-lantegi bat izango da; eta larunbatean, zuzeneko sukaldaritza-saio bat egongo da, gastronomia-blogari baten eta ekintzaileen eskutik, barne hartuko duena eguberrietako fusioko gosegarrien dastatzea publiko zabalari irekita (merkatuko erosketa-tiketaz edo euro bateko dohainaz). Hori guztia girotzeko, abesbatza batek eguberrietako musika abestuko du.

Iruñean, 2018ko abenduaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo