Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 2019ko aurrekontu-proiektuak 213,28 milioi jotzen du, eta abiatutako proiektuei buru ematea, gastu sozialean sakontzea eta Iruña 30 hiria bihurtzeko e

2019ko aurrekontu-proiektuak 213,28 milioi jotzen du, eta abiatutako proiektuei buru ematea, gastu sozialean sakontzea eta Iruña 30 hiria bihurtzeko e

Aurtengo kontuen aldean % 4,27 egin du gora, inbertsio zuzeneko 16,58 milioi aurreikusten ditu (% 4,3 gehiago), eta beste 8,5 milioi aurreikusten ditu ekainerako, Finantzaz bezainbatean Jasangarriak diren Inbertsioetarako (IFS)

Iruñeko Udalak 213,28 milioi euroko aurrekontua aurreikusten du 2019rako, non gastua ia % 4,3 handiagoa izango baita 2018an onetsitako aurrekontuaren (204,54 milioi euro) aldean, eta hartara, Iruñean 2011tik 2015era bitartean izandako aurrekontuen aldean (178,7 milioi) guztira % 19,35eko igoera lortuta. Horrek esan nahi du, kopurutan, aurtengoan baino 8,75 milioi gehiago dagoela gasturako, hiru arrazoi nagusi direla medio: diru-sarreren aurreikuspenak hazi dira, kapital transferentziei esker; ekonomia ondo ari da (hori islatzen dute zuzeneko zergen eta EIOZen diru-bilketaren inguruko aurreikuspen onek); eta, azkenik, 2018ko kontuen betetze-maila altuak (% 95 inguruan berriz) bide ematen du gastua handitzeko, betiere Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legeak ezartzen dituen parametroekin bat.

Aurrekontu-proposamenaren tramitazioak gaur jasoko du Tokiko Gobernu Batzarraren oniritzia, eta aurreikusitakoaren arabera Lehendakaritza Batzordean eztabaidatuko da abenduaren 10, 11 eta 12an, zuzenketak aurkezteko epea abenduaren 28an amaituko delarik. Urtarrilaren 4rako aurreikusi den beste batzorde batean zuzenketen inguruan ebatziko da, eta proposamena osoko bilkuran hasiera batez onesteko eztabaida urtarrilaren 11n izatea planifikatu da.

Iruñean, 2018ko abenduaren 30ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo