Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hemingway izar artean erakusketa jada ikusgai: idazle iparramerikarrari esker Iruña bisitatu zuten zinema-izarren mapa kontzeptuala

Hemingway izar artean erakusketa jada ikusgai: idazle iparramerikarrari esker Iruña bisitatu zuten zinema-izarren mapa kontzeptuala

Abenduaren 16a arte, Gazteluko plazan ikusiko dira argazkiak, prentsa-artikuluak, marrazkiak, kartelak eta abar, proposamen honek bilduta eta antolatuta

Goizean, Gazteluko Plazan, Rodando Hemingway - Hemingway izar artean erakusketa jendearentzat zabaldu da, filma bailitzan, Ernest Hemingwayren, Iruñearen eta zinemaren arteko loturak erakusten dituena. Abenduaren 16ra arte ikusgai egongo da erakusketa, Iruñeko Udalak, Iruñeko Planetarioarekin eta Nafarroako Filmotekarekin elkarlanean, antolatutako Recuperando a Hemingway - Hemingway bidaide III. jarduera-zikloaren barruan.

Erakusketan argazki argitaragabe batzuk biltzen dira, bisita zein errodajeak dokumentatzen dira, eta, horrez gain, 1930-2009 aldiko prentsa-artikuluak, kartelak, marrazkiak eta abar erakusten dira. Informazioa 2x15 metroko bi orriko panel batean dago, eta horrela idazlearen gidoilari, zuzendari eta aktoreekiko harreman-bilbea ikusten da, Hemingwayren eskutik hiria zineman lurreratzeko eta Hollywooderako plato interesgarri bilakatzeko bide eman zuena.

Goizean Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako beste kide batzuek erakusketa bisitatu dute. Horrez gain, elkarlanean aritu diren erakunde batzuetako ordezkariak izan dira, hain zuzen, Alberto Cañada -Nafarroako Filmotekakoa-, Migueltxo Goñi -Nafarroa Jatorri Deiturako Ardoen erakundeko enologo eta formatzailea-, eta gaurtik Hemingway hanburgesa eskaintzen duten hoteletako hiru ostatuko profesionalak: Marcos eta César Daspa, eta Carmen Ibañez de la Cruz -Yoldi hotelekoak-, Ulises Mejía eta David Puertas -Maisonnave hoteleko ostalariak ("Caravinagre")-, eta Tres Reyes hoteleko Enrique Martínez.

Edukiak diseinatu eta koordinatu dituzten bi profesionalak izan ditu gidari taldeak: Javier Muñoz kazetaria eta Edorta Jiménez idazlea; eta bisitan "Hemingway gazteak" parte hartu du, Sergio Salinas aktoreak haragiztatuta. Herritar guztien bisitarako zabalik egoteaz gain, abenduaren 2an, 3an, 6an, 7an eta 8an Iruña, zinea eta Hemingway bisita gidatuak izango dira, ziklo honetarako antolatuak, eta bertan izango dute abiapuntu, 11:00etan, panelaren azalpenaz. Abenduaren 6 eta 7ko bisitetan leku guztiak bete dira.

Hemingwayren izarrarteko izarrak

Ondoz ondoko hirugarren urtez, Gazteluko plaza erreferente bilakatu da Hemingwayri buruz gutxien ezagutu den profilerako; oraingoan Rodando Hemingway - Hemingway izar artean zinemaren mundura hurbiltzen da, ezbairik gabe, XX mendeko arteetako bat, Estatu Batuetan bereziki indar handikoa. Bere garaiko gizona izan zen Hemingway, idazle argia eta kazetari konprometitua, Iruñera Kanadako Toronto Star-eko berriemaile iritsi zena, 1924an, Man Ray argazkilariaren kamera zinematografikoa eskuetan. Horrekin grabatu zuen bere bidaia, eta horrela hasi zen hiriaren eta zeluloidearen arteko maitasun-harremana. Vargas Llosak "Iruña Hemingwayren bidez ezagutu zuela" esan zuen, baina ez zen bakarra izan.

20ko hamarkadaren erdialdetik eta ia 80ko hamarkadara, zinemako profesional askoren bidaietan Iruña helmuga bilakatu zela jasotzen da erakusketan, eta horietako asko izarrak ziren ikusleentzat. Datu batzuk jadanik ezagunak ziren; beste batzuk erakusketaren koordinatzaileen ikerketaren emaitza dira. Hiriko kaleetan barna, iruindarrek honako hauek ikusi ahal izan zituzten -eta batzuek oroitzen dituzte-: Anthony Quinn, Ava Gadner, Gregory Peck, Richard Harris, Deborah Kerr, Lauren Bacall eta Sean Connery.

Baina, horrez gain, bisitari batzuek aztarna dokumentatuak utzi zituzten, hala nola Charlton Hestonek Iruñeko Udalari emandako esker ona, Henry Fondaren argazki argitaragabea -1957an entzierroko hesiak argazkilari gisa "zeharkatu" zituenean-, eta Orson Welles, Anthony Quinn, Margaux Hemingway, Gregory Peck, Mary Welsh Hemingway zein Stacy Keach-en sinadurak Tres Reyes hoteleko ohorezko liburuan. Hain zuzen ere, Henry Fonda Iruñean egon izanak Yoldi hotelaren historia immaterialean ziraun, baita 1954ko Anthony Quinn-ena eta 1950eko bukaerako Ava Gardnerena -hotelean ostatu zuen torero baten bila egindako sartu-irtena- ere. Beste aurpegi ezagun batzuk ere etorri ziren lanera, hiria platotzat. Horietako bat Orson Welles (Don Quijote) da; erakusketak horren argazki bat jasotzen du, eta bertan Iruñeko erraldoiak grabatzen agertzen da. Beste bat George C. Scott da; Londres Lizarra kalean birsortu zuena, Patton filmerako.

Eta aktore oscardunez haratago, Iruñetik Zazpigarren Artean oso ezagunak ziren beste profesional batzuk igaro ziren, hala nola gidoilariak, Peter Viertel, Donald Odgen Stewart, John Dos Passos eta Arthur Miller; azken horrek "inoiz horrelakorik ikusia ez zuela, Entzierroa ikuskizun bakarra zela" esan zuen. Ekoizleak ere izan ziren, hala nola Darryl F. Zanuk. Honek guztiak baieztatu nahi du Hemingwayk Iruñearekiko zuen erakarpenak hiriari lekua egin ziola zinema amerikarrean; bizitzan zehar idazle iparramerikarrak sentimendu hori nazioarteko prentsara edo arte-abangoardietara ere eraman baitzuen.

Iruñean, 2018ko azaroaren 30ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo