Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hemingwayren historia, filiak eta fobiak izanen dituzte ardatz asteburu honetako hiru hitzaldik, XX. mendeko dekoratu batez giroturik

Hemingwayren historia, filiak eta fobiak izanen dituzte ardatz asteburu honetako hiru hitzaldik, XX. mendeko dekoratu batez giroturik

Horrez gain, Nafarroako Filmotekak idazle iparramerikarraren literatur lanetan oinarritutako hiru film proiektatuko ditu, 40ko hamarkadakoak

Asteburu honetan, Recuperando a Hemingway - Hemingway bidaide zikloaren III. edizioaren barruan aurreikusitako hiru hitzaldi emanen dira, Hemingway, Iruña eta zinemaren artean dagoen loturari hurbiltzea xede, eta horien osagarri, abenduaren 4tik aitzina, Nobel eta Pulitzer sariak eskuratu zituen idazle iparramerikarraren lanak abiapuntu dituzten hiru film proiektatuko dira. Iruñeko Udalaren jarduera hauek Iruñeko Planetarioarekin eta Nafarroako Filmotekarekin elkarlanean eginen dira.

Hitzaldietarako sarrera librea da, leku guztiak bete arte, eta zinema-emanaldietarako, leihatilan erosi behar da sarrera. Eserleku bakoitzeko prezioa 3 euro da, 2 euro Filmotekaren abonamendua edo Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko txartela erakutsiz gero.

Abenduaren 2an hitzaldi bat izanen da Descalzos kaleko igogailuen eraikinean, eta bertaratzen direnek aukera izanen dute, gainera, zikloaren hastapenetako (2016) erakusketaren panelak ikusteko; izan ere, erakusketa horretan lehen aldiz bildu ziren idazle estatubatuarra Iruñean izan zen garaiko -hots, 1920ko hamarkadako- berrogeita hamar bat agiri, festetako kartelak eta argazkiak. Argazkiak azalpenez lagunduta ageri dira, baita urte haiei buruz kazetari gazteak eginiko hausnarketez ere.

Hitzaldiak: Iruñeko Planetarioa eta Descalzos 56ko aretoa

Abenduaren 1ean, larunbatarekin, planetarioan izanen da hitzaldia. Edorta Jiménez idazleak Hemingway, izarrei begira hitzaldiaren bi saio emanen ditu. Lehena euskaraz emanen du, 17:30ean, eta bigarrena gaztelaniaz izanen da, egun horretan bertan, 19:00etan. Jiménezen eskutik helduko den proposamenak Hemingwayren abentura-biografia izanen du hizpide, abenturazkoa, bada haren bilakaera XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetako batzuei oso lotuta egon zelako. Haren bizitza, Oak Park (Ilinois) sorterrian bizitako pasadizoak, bidaiak, proiektuak, ezkontzak eta izandako ogibide eta zaletasun ugariak; horiek guztiak lotuta ibilbide sinboliko bezain benetako bat egitea da asmoa: Donejakue bidea /Esnebidea.

Edorta Jiménez Ormaetxea (Mundaka, 1953) hizlaria hainbat ogibidetatik igaro da: marinela, irakaslea, gidoilaria telebistan eta zineman, itzultzailea eta kazetaria izan da. Azken urteotan bete-betean murgildu da literaturan, eta Hemingwayri lotuta bi liburu argitaratu ditu: Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan (2003) eta Sanfermingway, otras historias de Ernest Hemingway (2005). 2016az geroztik, Javier Muñoz kazetari iruindarrarekin lanean dihardu Hemingway kultur figura gisa ez ezik Iruñean zein gainerako "Hemingway lurraldeetan" izandako garrantzia eta atxikimendua berreskuratzeko.

Igandean, abenduaren 2an, hitzordua Descalzos kaleko igogailuen erakineko bigarren solairuan izanen da, 19:00etan. Bertan, Hemingway vs Orson Welles hitzaldia emanen du Esteve Riambauk Bartzelonako Filmotekako zuzendariak eta Orson Wellesi buruz aditu ospetsuenetako bat denak. Bi jenioek "mirespen-gorroto" moduko harremana izan zuten, eta The Spanish Earth film-dokumentalaren muntaketan izan ziren bi-biak. Orduko AEBtako lehendakari Roosevelten aurrean egindako lehen emanaldian, zintaren ahotsa Wellesena zen; zinema-aretoetara iritsi zenerako, ordea, Hemingwayren ahotsaz ordeztu zuten.

Riambau Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Departamentuko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB); Wellesi buruzko lau liburu idatzi ditu, eta antzezlanak egokitu eta zuzentzeaz gain, zinemagile eta aktoreari buruzko dokumental bateko gidoilari izan da, beste batzuekin batera.

Iruñean, 2018ko azaroaren 28an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo