Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ziudadela arte-gune erraldoi bihurtuko dute ikus-entzunezko Tökkö instalazio berriak, lantegiek eta antzerkiek, abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra

Ziudadela arte-gune erraldoi bihurtuko dute ikus-entzunezko Tökkö instalazio berriak, lantegiek eta antzerkiek, abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra

Otras luces - Bestelako argiak Bideoartearen III. Erakustaldiak bideo-sormen proiekzioekin jarraituko du, eta horrez gain, pasealdi iruzkinduak proposatzen ditu

Otras luces - Bestelako argiak neguko kultur jaialdiari esker Iruńeko Ziudadela arte-gune erraldoi bihurtuko da: Tökkö izango da bertan, argi- eta soinu-jolas bat gotorlekuaren erdi-erdian; argi-instalazioak paratuko dira esparrura sartzeko tuneletan; arte-lantegiak egingo dira, eta antzerki-emanaldi bat Labean, erakusketa-areto izan ohi dena agertoki izango baita egun batzuez.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta instalazioen sortzaile David Ballano eta Fermín Izkok azaldu dituzte jaialdi honen programazioaren xehetasunak eta helburua: gogoeta, gozamena jolasa eta emozioak piztea, argia ardatz duten bideosorkuntza eta ikus-entzunezko artearen bidez. Azken batean, artea kaleratu nahi da, kalitatezko proposamen garaikideen bidez eta ikusleen elkarreragin eta parte-hartzeaz, bide batez, neguko iluntasuna aprobetxatuta, ikus-entzunezko artea eta argiaren artea erakusteko. Bideoartearen erakustaldia abenduaren 21ean inauguratuko da, eta urtarrilaren 1ean amaituko da; Ziudadelan barnako jarduerak, aldiz, abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra izango dira.

Iruńean, 2018ko azaroaren 26n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo