Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruña, Estatuan hiri aitzindaria eraso sexista jasaten ari zarela salatzeko mugikorra piztu beharrik ez duen gailu bat gaitzen

Iruña, Estatuan hiri aitzindaria eraso sexista jasaten ari zarela salatzeko mugikorra piztu beharrik ez duen gailu bat gaitzen

Urtarriletik Udalak erasoak jasateko arriskuan dauden emakumeei eskainiko die "botoia", AgreStop/EraStop doako mugikor-aplikazioari lotua

Goizean Iruñeko Udalak AgreStop/EraStop mugikor-aplikazioari lotutako doako gailu berria aurkeztu du, edozein eraso edo indarkeria sexista jasaten ari zarela salatzeko mugikorra piztu beharrik ez duena. Urtarrilean esperientzia pilotu hau abian jarrita, Iruña izango da Estatuan "dei-botoia" edukiko duen lehen hirietako bat; lehendabizi, Genero-indarkeria kasuetarako osoko jarraipenerako sisteman dauden emakumeei eskainiko zaie gailua (sistema hori VioGen sistema da, indarkeria-mota hau jasan duten emakumeendako Estatuko programa).

Prentsaurrekoan, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkari Itziar Gómezek, Alorreko zuzendari Xabier Ibáñezek eta MRSystem enpresako kudeatzaile Mikel Goñik botoi itxurako giltzatako baten antza duen gailuaren xehetasunak azaldu dituzte. Erabilgarri izateko, emakumeak AgreStop/EraStop aplikazioa deskargatu eta mugikorra berekin eraman beharko du, baina gero botoia bi aldiz sakatzea nahikoa izango du Udaltzaingoak alarma-deia zuzenean jasotzeko. Emakumeak gailua eramatea ez da nahitaezkoa izango inongo kasutan. Sistema martxan jartzeko kostea 5.000 eurokoa da.

Azkartasun handiagoa, ez baita beharrezkoa mugikorra bilatzea ezta desblokeatzea ere

Asmoa azkartasun handiagoa lortzea da erasoaren edo mehatxu-egoeraren berri ematerakoan,horretarako ez baita beharrezkoa mugikorra bilatzea, desblokeatzea ezta aplikaziora sartzea ere. Gailu berria lotzen zaion AgreStop/EraStop aplikazioak emakumea geolokalizatuta izatea ahalbidetuko du, hitz egin beharrik gabe eta bere kokapena eman beharrik gabe. Udaltzaingoak alertaren argibide zehatzak ikusiko ditu, eta, kontua sortzean erabiltzaileak emandako datuei esker, alarma nor eta non ari den eragiten. Orduantxe, beharrezko baliabideak abian jarriko dira biktimari laguntza ematera joateko.

Botoia testatu da, eta indarkeria sexistaren biktimekin lan egiten duten beste entitate batzuen oniritzia zein adostasuna dauzka, hala nola Nafarroako Auzitegi Probintzialeko Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak edo Foruzaingoak emandakoak. Herritarren Segurtasunaren arduradunak azaldu duenez, ideia hauxe da: "Iruñeko esperientzia pilotua ebaluatzea, emaitza onak badira, gero Nafarroa osoan hedatzeko".

Proba pilotua, VioGen sisteman dauden emakumeekin

Iruñeko Udalak genero-indarkeriaren aurkako babes azkarra eta eraginkorra ahalbidetzen duen gailu berri horren 200 ale eskuratuko ditu. Lehenik, doan eta aukeran eskainiko zaie, VioGen sisteman egonda, Udaltzaingoaren babes berezia dutenen 150 emakume iruindarrei. Genero-indarkeria pairatu duten edo mehatxatuta dauden eta beren egoera salatu duten emakumeak dira.

Nafarroako Auzitegi Probintzialeko Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Epaitegiak Udaltzaingoari horrela eskatuta ere eskainiko da, betiere emakumearen baimena kontuan izanda. Hirugarrenik, ondoren, genero-indarkeria pairatu duten emakumeen seme-alabek, mehatxupean sentituz gero, gailua eskatu ahal izatea aurreikusi da.

Azkenik, proba pilotuaren ostean, Iruñeko Udala gailua nahi duten emakume guztiei ematea aztertzen ari da. Kasu honetan ez litzateke doan izango, eta tasa bat ezarriko litzateke.

Iruñean, 2018ko azaroaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo