Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Miguel Ángel Eugui atarrabiarraren eguneroko natura hilak Ziudadelako Mistoen eraikinera iritsi dira

Miguel Ángel Eugui atarrabiarraren eguneroko natura hilak Ziudadelako Mistoen eraikinera iritsi dira

Kolorez lanbide erakusketa urtarrilaren 20ra arte bisitatu ahalko da, gotorlekuko erakusketa-aretoen ohiko ordutegian

Miguel Ángel Euguiren natura hiletan islatzen den bizitasun geldia Ziudadelako Mistoen eraikinera (behea) iritsiko da. Kolorez lanbide erakusketa piktoriko bat da, natura hilaren generoari lotutako zenbait konposizio erreproduzitzen dituzten mihise edo zur gaineko berrogeita hamar bat olio-pinturaz osatua. Gaur goizean, Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zuzendari Maitena Muruzabalek eta egileak berak aurkeztu dute erakusketa, urtarrilaren 20ra arte jendearendako zabalik egongo dena.

Euguik (Atarrabia, Nafarroa, 1950) egiten duen pintura, ordea, margo mota horien ohiko adierazpen preziosistetatik aldendu nahi da, bai motiboak aukeratzean bai horiek adieraztean. Bere olio-pinturak betiko koadro angeluzuzena baino ohiz kanpokoagoak diren formatuetan egiten ditu: erronboak, karratu biratuak, zurezko kuboak, tondoak, etab. Haren gaiek ihes egiten diote "natura hil atsegin" eta apaingarriari; aldiz, egunerokotasunari heltzen diote, eta trementina-esentzia ontzi xume bat, hari-txirrika edo baratxuri-txirikorda bat islatzen dituzte, besteak beste.

Margoetan, lehen begi-kolpean ikusten ez diren gauzak ezkutatzen ditu egileak, ilunantzean dauden paisaiak, behaketa luze baten bidez argitutakoan azaltzen direnak. Izan ere, argia, kolorea eta denbora funtsezko bektoreak dira Kolorez lanbide erakusketan, hasieratik beretik bodegoiak ez direlako "natura hilak", esan ohi zaien moduan, baizik eta denboran harrapatutako natura, une paregabe bat non argi-ilunen angeluazioak amaierako xarma sortzen baitu.

Miguel Ángel Euguiren erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikinean (behea) bisitatu ahalko da, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2018ko azaroaren 23an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo