Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, euskararen erabilpena herritarren artean bultzatzeko

Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, euskararen erabilpena herritarren artean bultzatzeko

11 egun euskaraz ariketa egitea proposatzen da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Iruñeko Udalak bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, euskararen erabilpena herritarren artean bultzatzeko. Eta horretarako, ekitaldi sinboliko bat egin du gaur eguerdian, Udaletxe plazan, non zinegotziek Euskaraldia hitza osatzen duten hizkiak eraman dituzten, horrela proposamenaren aldeko jarrera erakutsiz. Proposamenak euskaraz mintzatzen dakiten herritarrak zein euskara hitz egin ez baina ulertzen dutenak animatu nahi ditu euskara gehiago erabiltzera beren gizarte-harremanetan.

Ekimena laguntzeko erabakia joan den asteartean hartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak. Aurten 11 egun euskaraz da ekimenaren leloa, eta euskarak presentzia duen lurralde guztietan garatuko da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, Euskararen Egunarekin bat etorriz.

Euskaraldiak 16 urtetik gorako herritar guztiei egin die 11 egun horietan parte hartzeko gonbita, eta hala Ahobizi nola Belarriprest gisa izena ematera. Ahobiziak euskaraz mintzatzeko prest agertuko dira hala nahi duten pertsonekin, eta Belarriprest direnak, euskaraz entzuteko prest. Parte-hartzaileek txapa bat eramango dute soinean, eta horren bidez identifikatu ahalko da zein rol hautatu duten.

Iruñean, 2018ko azaroaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo