Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Pedro Salaberri margolariaren paisaia berrien erakusketa Kondestablen, Eguberrien ondoren arte

Pedro Salaberri margolariaren paisaia berrien erakusketa Kondestablen, Eguberrien ondoren arte

Oraingo honetan, hiri-irudi eta landa-paisaia lasaiei erantsi die berak animalia eta loreen inguruan duen ikuspegia

Kondestablen izango da, urtarrilaren 13ra arte, Pedro Salaberri margolari iruindarraren erakusketa. Kondestablearen jauregiko 1. eta 2. aretoetan jarri dira ikusgai mihise gainean egindako 72 olio-pintura, neurri ertainekoak gehienak, eta, oro har, hala paisaia naturalak nola hiri-pasaiak edo paisaia urbanizatuak, hirikoak edo Iruñeko ingurukoak. Baina erakusketa honetan pintoreak berriki egin duen lana bestelako gaietara hurbiltzen da: animaliak margotu ditu, eta formatu txikiko zortzi koadroko sail bat paratu du, motibo nagusitzat loreak dituena.

Egileak eta Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik gaur goizean aurkeztu dute erakusketa piktorikoa, egileak urteetan finkatutako estiloarekin bat datorrena: egitura kasik arkitektonikoa duten koadroak eta kolorearen erabilpen lasaia, mihiseei argitasun barea proiektatzen diena. Erakusketa arratsaldean inauguratuko da, eta jendearendako zabalik egongo da astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Salaberri 70eko hamarkadan hasi zen margotzen, eta bere ibilbidean zenbait sari jaso ditu, horien azkena Napardi elkarteak ematen duen sari ezin bertokoagoa: Urrezko Oilartxoa. Iruñeko ohiko paseari eta behatzaile etengabea izaki, erakusketa honetan egileak inguru hurbileko txokoen inguruan duen ikuspegia islatu du: Nafarroa Beherea, Ziudadela, Medialuna, Zabalgunean finkatutako guneak edo hirian jaio berri direnak, Iruñeko Orfeoiaren plaza, esaterako. Erakusketaren olio-pinturetan barna Nafarroako beste udalerrietako paisaiak ere ikus daitezke, hala nola Santsol, Esprontzeda, Muru-Astrain, Oskoz, Lekaroz eta Montejurra, bai eta kokalekurik gabeko natura-guneak.

Egilea

Pedro Salaberri Iruñean jaio zen 1947an, eta 15 urte zituela arkitektura-estudio batean hasi zen lanean. Arte eta Lanbide eskolan egin zuen marrazkilaritza- eta pintura-prestakuntza, eta 1969an amaitu; hiru urte geroago, Iruñeko Topaketetan parte hartu zuen. 1973an bere lehen banakako erakusketa sinatu zuen, Nafarroako Kutxa kultur etxean. Ordutik hona maiz egiten ditu erakusketak, ez bakarrik bere hirian, baizik eta Madril, Bilbo eta abarretako galerietan ere bai. Orduz geroztik ez dio margotzeari utzi, baina, hiriko sorkuntza-bizitzan murgildurik, hainbat artistaren katalogoetako testuak idatzi ditu, beste egile batzuen erakusketak zein taldekako erakusketak antolatu ditu, eta horien komisario-lanez arduratu da.

Arte-adierazpen sorta horretan gailentzen da arkitekturara egiten duen hurbilpena hala inspirazio nola teknika gisa, eta bere artelanetan islatzen da hori, besteak beste, Antsoaingo igerileku estalietan gresitez egindako horma-irudietan, Iruñeko auzitegietako ezkontza-aretorako 17 koadroen sekuentzian eta Civican-eko kanpo-hormetako kofratuan egindako esku-hartzean.

Iruñeko Udalaren Arte Bilduman badira Salaberriren zenbait artelan, eta Kondestablen egiten duen lehen erakusketa bada ere, askotan izan da Ziudadelan erakusten. Udal-bilduman ez ezik, bere artelanak Nafarroako beste erakunde publikoetan daude (Foru Parlamentua, Nafarroako Gobernua, Unibertsitate Publikoa...), eta Nafarroako Museoa eta Aurrezki Kutxa entitateetan, besteak beste. Horrez gain, beste bilduma batzuk ere osatzen dituzte bere artelanek, Gasteizko Udalarena, Caja Vital Kutxarena, Eusko Jaurlaritzarena, IVAM institutuarena, Gasteizko Artiumena eta Coca Cola Fundazioarena, besteak beste.

Iruñean, 2018ko azaroaren 22an

Pamplona, de 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo