Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren karietara prestatu den udal-programa asteazkenean hasiko da, haurtzaroko sexu-abusuen

Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren karietara prestatu den udal-programa asteazkenean hasiko da, haurtzaroko sexu-abusuen

Azaroaren 27ra bitarte proiekzioak, hitzaldiak, gazteendako jarduerak eta kazetaritza-jardunbide egokien sari-ematea egongo dira

Iruñeko Udalak azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren karietara antolatu duen programa asteazkenean hasiko da, azaroak 21, haurtzaroko sexu-abusuen inguruko solasaldi bat eta gazteendako modelatu-lantegi batez. Aurten, Ez dira zenbaki hutsak, gure bizitzak dira / No son sólo cifras, son nuestras vidas lelopean bildu dira jarduera guztiak.

Ojos que no quieren ver. Abusos sexuales en la infancia hitzaldia Save the Children elkarteko Eva Silvánek emango du, Zapateria kaleko 40ko aretoan, 19:00etan. Eva Silván politika publikoen analisian espezializatutako politologoa da, eta giza eskubideen aldeko aktibista. Eskarmentua dauka nazioarteko lanean, besteak beste Mozambiken, Angolan, Nikaraguan eta Bolivian. Euskadiko Save the Children Bulegoko zuzendaria da, eta Doce Miradas emakumeen kolektiboko kide.

Sensibiliz-Arte, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua

Asteazkenean ere, Sensibiliz-Arte-ren barruko lehen saioa egingo da, buztinezko modelatuarekin, genero-indarkeriaren aurka. Bigarren saioa azaroaren 23an izango da, eta pintura izango du ardatz. Bi-biak Gaztediaren Etxean izango dira, 19:30etik 21:00etara, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Ostiralean ere, 11:30ean, Udaletxe plazan egingo da ekitaldi instituzionala, non azaroaren 5eko Osoko Bilkuran onetsitako adierazpena irakurriko baita. Aurtengo adierazpenak eraildako emakume kopurua hartu du ardatz; izan ere, datu horiek jasotzea oinarrizko aldarrikapena izan zen garai batean, nahiz eta orain ohikoa izan. Testuak dio "datu kuantitatiboak edukitzea lorpena" izan zela, "arazoaren larritasuna neurtzeko bide eman baitzuen, eta hartara, arazoa desagerrarazteko politikak diseinatu eta baliabideak bideratzeko".

Iruñean, 2018ko azaroaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo