Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mugikortasun Elektrikoaren Planean aurreikusten da 2020rako etxebizitzen % 90ek 300 metro baino gutxiagora izatea autoetarako edo bizikleta elektrikoe

Mugikortasun Elektrikoaren Planean aurreikusten da 2020rako etxebizitzen % 90ek 300 metro baino gutxiagora izatea autoetarako edo bizikleta elektrikoe

Patinete elektrikoen erabilera arautuko da, ibilgailu % 100 elektrikoak txertatuko dira 9. linean, eta 40 kargagune berri sortuko dira

Udalak gaur goizean aurkeztu du Iruñeko Mugikortasun Elektrikoaren Plana, eta hor jasotzen da hiri-mugikortasunean halako ibilgailu motak txertatze aldera abiatu eta bultzatuko diren neurrien sorta bat. Airearen kutsadura, energiaren gehiegizko kontsumoa, osasunarekiko eragina edo zirkulazio-bideetan dauden pilaketak; horiek dira egungo mugikortasun-ereduaren zenbait ondorio, eta horiek murriztera bideratuko dira planean bildutako neurriak eta alternatibak.

Ibilgailu pribatua da kutsatzaile-igorle nagusia, eta horri aurre egiteko hirian ibilgailuaren erabilera murriztearen alde egingo da, eta flotaren eguneratzea sustatzearen alde, gutxiago kutsatzen duten teknologietara joaz; izan ere, 2020rako ibilgailu elektrikoak kargatzeko 40 gune berri sortuko dira, eta horrela hiriko ibilgailu-parkearen % 90ek horietako bat izango du 300 metro baino gutxiagora. Plan horren barruan dago, baita ere, bizikleta publikoak alokatzeko udal-sistema abiatzea, 20 geltoki eta 250 bizikleta elektrikoz (horrek berekin ekarriko du ibilgailu mota horretarako base bat sortzea etxebizitzen % 95en 500 metro baino gutxiagora), eta hiriko mugikortasunean txertatzea mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI); hor sartzen dira, besteak beste, patinete elektrikoak. Plan hori Iruñerriko Mankomunitatearen proiektuarekin osatuko da (erakunde horren parte da Udala), hiri-garraioko 9. linea, tren-geltokiaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artekoa, erabat elektrikoa izan dadin.

Iruñean, 2018ko azaroaren 15ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo