Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruña aukeratu dute Ikaskuntza-Zerbitzuko XII. Estatu Topaketaren egoitza izateko, ikasleek komunitate-zerbitzuen bidez ikasteko ekimenak aitzindariak

Iruña aukeratu dute Ikaskuntza-Zerbitzuko XII. Estatu Topaketaren egoitza izateko, ikasleek komunitate-zerbitzuen bidez ikasteko ekimenak aitzindariak

Alkateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Estatu zein Nafarroako Sareetako lehendakariekin, 2019ko biltzarra hirian egite aldera

Iruña izango da urtero egiten den Ikaskuntza-Zerbitzuko Estatu Topaketaren XII. edizioaren topalekua, eta hori horrela, hitzordu horretan azpimarratu eta ezagutaraziko da aipatutako hezkuntza-metodologia hori, non parte-hartzaileek -ikasle zein irakasleek- inguruan dauden benetako premiak landuz ikasten baitituzte edukiak, betiere ingurune hori hobetzea helburu. Nafarroako hiriburua aukeratu da topaketaren egoitza izateko, hiriak arlo horretan ekimen aitzindariak hartu baititu; izan ere, horien erakusgarri dira joan den ikasturtean Iruñeko zazpi ikastetxek gauzatutako beste hainbeste proiektu eta aurten abiatzea aurreikusi direnak.

Iruñeko alkate Joseba Asironek, Ikaskuntza-Zerbitzuko Estatu Sareko (REDAPS) lehendakari Roser Batlek eta Nafarroako Sareko lehendakari Francisco Soto Alfarok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Udaletxeko harrera-aretoan, XII. Estatu Topaketa Iruñean antolatze aldera, 2019an. Horrela, nafar hiriburuak lekukoa hartuko dio Cosladari, bertan izango baita, heldu den abenduan, aurtengo topaketa. Ikaskuntza-zerbitzuko estatuko lehiaketako sariak emango dira bertan, eta Nafarroatik aurkeztu diren lau proiektu sarituko dira. Iruñeko Sagrado Corazón, Salestarrak eta Claret Larraona ikastetxeetan eta Caparrosoko eskolan egin dira proiektu horiek.

Ikaskuntza-zerbitzua

Ikaskuntza-zerbitzua edo ikaskuntza eta elkarlan-zerbitzua didaktika-lanaren metodologia bat da, ikastetxea non errotuta egon eta komunitate horretarako zerbitzuak uztartzen dituena ikasleek ikasi beharreko curriculumeko edukiekin, gaitasunekin eta balioekin. Horrela, asmo pedagogikoak eta solidarioak bat egiten dute, ikasleek beren ikaskuntza propioan parte hartzen dute, eta gizartearekiko arduratsuak dira.

Hezkuntza-proposamen hori proiektu bakar batean garatzen da, eta horretan, parte-hartzaileek ezagutzen edo hauteman duten arazo jakin batek piztu dien motibazioak hartaratuta, ingurunean jarduten dute, hori hobetzeko xedez. Curriculumaren ikaskuntzaren eta komunitaterako zerbitzuaren arteko eragin-trukeak bien lorpenak sendoagoak izatea dakar. Alde batetik, ikaskuntzak komunitate-zerbitzua hobetzen du, bizi-kalitatea eta ekitatea areagotzen dituen aldetik, eta, bestetik, zerbitzuak zentzua ematen dio ikasitakoari, hori errealitatera eramateko bide ematen duelako, jarduketa gisa.

Hortaz, ikaskuntza-zerbitzuko esperientziek aukera ematen diete haur, nerabe zein gazteei beren ezagutzak komunitateak dituen beharren zerbitzura aplikatzeko. Aldi berean, testuinguru errealetan egindako jarduketa solidario horrek bide ematen du ezagutza berriak bereganatzeko eta jakinduria garatzeko, bizitza, lan eta herritarren partaidetzaren esparruez bezainbatean. Azken batean, halako esperientziei esker komunitate baten bizitzan ekarpen zehatz eta neurgarri bat egiteko balio dute, bai eta hezkuntza-eskaintza formal zein ez formalaren kalitatea eta inklusio-maila hobetzeko ere.

REDAPS sareko lehendakari Roser Batllek azaldu duen bezala, "erraza da, eta indar handia du, ikasteko metodologia bat bada ere, hori baino gehiago delako: pertsonaren dimentsio kognitiboa eta etikoa adiskidetzen dituen filosofia bat, hezkuntza-kalitatea eta gizarteratzea lotzen dituen pedagogia bat eta komunitate-garapeneko estrategia bat, herritarren gizarte-kapitala sustatzen duelako".

Iruñean, 2018ko azaroaren 15ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo