Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko liburutegietan aurkeztu diren sanferminetako 55 mikronarrazioak Topatu fanzineko lehen zenbakian argitaratu dira

Iruñeko liburutegietan aurkeztu diren sanferminetako 55 mikronarrazioak Topatu fanzineko lehen zenbakian argitaratu dira

Udan 30 irakurlek erronkari heldu eta obra handietako testuetan literatur altxor txikiak bilatzeari ekin zioten

Iruñeko liburutegi publikoen sarean Topatu fanzinea jaio da, Iruñeko Udaleko Kultura Alorraren eta Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren artean argitaratuta, bere lehen zenbakian Sanferminetako Mikronarrazioen I. Lehiaketan aurkeztutako jatorrizko testuak jaso dituena; izan ere, lehiaketak herritarrak animatzen zituen literatura unibertsalean sagaratutako testu eta egileetatik abiatuta sanferminei lotutako uneak eta sentsazioak biltzera.

Udan, irailaren 13a arte, 30 pertsonak (11 gizonek eta 19 emakumek) hartu zuten parte literatur proposamen-jolas honetan, eta 55 kontakizun aurkeztu zituzten, orain fanzinean argitaratuta gelditu direnak. Parte-hartzaileen ia % 53k mikronarrazio bat baino gehiago aurkeztu zuten. Narrazioetako 48 gaztelaniaz idatzi ziren, eta 7, euskaraz. Orain argitaratuta dauden testu horiek facsimile formatuan erreproduzitu dira, hots, egileek erabilitako estetika errespetatuz.

Goizean argitalpen berria aurkeztu dute Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuko zuzendari Asun Maestrok, eta Errea Comunicaciónen ordezkari Álvaro Gilek. Aurkezpenean, mikronarrazioez gain, fanzineak informazioa ere barne hartzen duela azaldu dute, Iruñeko eta Iruñerriko liburutegietan zein beste erakunde batzuetan martxan dauden irakurketa- eta zinema-klubei buruz, baita liburutegien beraiek zein Udalak urte amaierara bitarte antolatutako kultur jardueren eta irakurzaletasuna sustatzeko jardueren xehetasunak ere (ipuin-saioak, zineforuma, liburu-aurkezpenak, etab.). Horrez gain, ale honetan, Lecxiten parte hartzeko deia egiten da, hiriko adingabeei -hala eskatuta- irakurketan laguntzeko udal-programa baita.

Urtekaria izateko planifikatutako fanzinearen 1.000 ale argitaratu dira, eta doan banatuko dira Iruñeko liburutegi guztietan.

"Mapa" askotan ezkutatutako altxorra

Argitalpen berria gerora jarraitzeko asmotan jaio da. Lehen zenbakiak 65 orrialde ditu, koloretan, eta diseinua 2018ko sanferminetako programaz arduratu zen Errea Comunicación enpresak egin du, modu berritzailean ohiko karga ikonikoa metalinguistikaz eta literaturaz ordeztu zuenak. 60ko hamarkadako abangoardiei zor zaien prozedura batekin bat eginik, zeinean literatura eta matematika uztartzen baitziren, Javier Erreak (gaztelaniaz) eta Jon Alonso (euskaraz) guztira 28 mikronarrazio bildu zituzten beste horrenbeste jatorrizko testuetatik, Cervantes, Goethe, Austen, Dovstoievski, Lessing, Tolstoi, Verne, Shelley, Kafka, Woolf, Munroe... egileen testuak landuz.

Ondoren, programa kaleratu eta gero, lan grafiko hura formatu handian jarri zen ikusgai Kondestablearen jauregian, hainbat hilabetetan. Batera egindako bileraren ondoren, Iruñeko Udaleko Kulturako Alorrak eta Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuak Iruñeko herritarrei proposatu zieten antzeko zerbait egiteko, joan den udan.

Iruñeko liburutegietako langileak beraiek arduratu ziren kontakizun ezkutuak ateratzeko bide ematen zuten testuak hautatzeaz; mota askotako garaien eta egileen testuak, esaterako: Herman Melville, Magda Szabó, Mariasun Landa edo Patxi Irurzun. Gainera, liburutegi askotan bazeuden adinaren araberako modalitateak (haur edo nerabeendako testuak eta helduendako kontakizunak), adibidez Sanduzelaiko Liburutegi Publikoan; eta generoaren edo kontinentearen arabera, adibidez Txantreako Liburutegi Publikoan. Lehiaketan baldintza hauek bete behar ziren: esaldi guztiek, bere horretan, zentzuzkoak zein gramatikalki zuzenak izan behar zuten, eta "narrazio-ehiztariek" testuan puntuazio-markak (puntuak, komak, harridura-markak, etenpuntuak etab.) ez jartzeko baimena besterik ez zuten.

Erronkari erantzuna eman zioten 30 pertsonetatik 14k jatorrizko testu bakar bat aurkeztu zuten, baina gainontzeko 16ek hainbat aldiz errepikatu zuten jolasa. Adibidez, Marimar de Castro Goñik eta Daniel Sánchez Aguirreoleak bosna mikronarrazio dituzte argitaratuta, eta Mª Lourdes Aparicio Ágredak, lau. Kontakizunak honako lan hauen orrialdeetan barna aurkitu ziren: La sonrisa etrusca, Fahrenheit 451, Moby Dick, El cuento de la criada, Ana Karerina, Ulises, Cien años de soledad, La historia interminable eta Caperucita roja, besteak beste.

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo