Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak 447.000 euro bideratu ditu jada diru-laguntzetara, Lezkairuko zalduko etxeetan energia-birgaitzea eta irisgarritasuna hobetzea helburu

Udalak 447.000 euro bideratu ditu jada diru-laguntzetara, Lezkairuko zalduko etxeetan energia-birgaitzea eta irisgarritasuna hobetzea helburu

Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak bisita egin dute Lezkairuko 9. fasearen barruan, mendi-hegalean, zalduko etxeetatik gertu egin diren lanetara

Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak Lezkairu auzoa bisitatu dute goizean zalduko etxeak birgaitzeko lanen jarraipena egiteko. Udalak 447.066,61 euro ordaindu du jada: beste jarduketa batzuez gain, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta igogailuak instalatzeko laguntzetarako inbertsioan udal-aurreikuspena diren 972.752,91 euroen % 46. 2015ean esparru-hitzarmen bat onetsi zen Udalak Lezkairuko zalduko eraikinen jabekide-erkidegoek sustatutako zaharberritze-jarduketetan laguntzeko, udal-laguntzak bideratuz.

Hitzarmenak barne hartzen dituen eraikinak 50eko hamarkadaren bukaera eta 60koaren hasiera bitartean eraiki ziren Tellaiturri eta Lezkairuko zaldua kaleetan. 96 etxebizitza dira; beheko solairua gehi lau solairu dituzten bi etxe-uhartetan daude bilduta; bizitegi-erabilera mantentzen dute goiko solairuetan, eta merkataritza-erabilera behean. Etxebizitzak 11 ataritan banatuta daude; eta ia berdinak dira, egongela, sukaldea, komuna eta bizpahiru logela dituztela. Bi aldetara jotzen dute, kalera eta etxe-uhartearen barruko patio batera, edo atzeko fatxadara azken etxe-multzoan. Gabezia nagusiak dira isolamendu eza fatxadetan zein estalkietan , balkoien itxitura zein arotzeria mota askotakoak eta igogailu eza, eraikin batean izan ezik.

Aurreikusitako jarduketak -batzuk jada burututa- Udalak aurrez onetsitako aurreproiektu batean biltzen dira, eta bertan bizitegi-gune osoa birgaitu beharra azaltzen da. Eraikinen inguratzaile termikoa hobetzea hartzen dute barne, dela energia aurrezteko ezaugarri egokiak eduki ditzaten, dela hiri-irudiari egokiro heldu diezaioten, gaurkotuta eta inguruko eraikinetan txertatuta egon daitezen. Zehazki, eraikinen fatxadetan, estalkietan eta arotzerian lan egiten ari da. Horrez gain, igogailuak ere jartzen ari dira irisgarritasuna hobetzeko. Azkenik, eraikinen instalazio komunak egokitzen ari dira, hala nola elektrizitatea, gasa, telekomunikazioak... betiere inguratzaile termikoaren eta irisgarritasunaren jarduketekin batera egiten badira.

Hitzarmena 5 urtean egongo da indarrean, 2020ra arte, eta diru-laguntza hauek honako hauek hartzen dituzte barne: inguratzaile termikoa isolatzeko % 40, 48.000 euro gehienez eraikineko; irisgarritasuna hobetzeko % 25, 40.000 euro gehienez eraikineko; eta eraikinen funtzionaltasuna edo egitura egokitzeko % 25, 12.000 euro gehienez eraikineko. Laguntza horiek zuzeneko diru-laguntza izendunen bidez ematen dira, eta Nafarroako Gobernuak ematen dituen birgaitze-laguntzen osagarriak dira. Oraingoz, 11 komunitatetik 4k lanak amaitu dituzte jada; 3 lanak egiten ari dira; beste 3k proiektua aurkeztu dute eta lizentziak zein laguntzak izapidetzen ari dira; eta beste komunitate batek oraindik ez du aurkeztu proiektua, eta arkitektoak zein obrak kontratatzeko balorazio-fasean dago.

Bisita zalduko etxeen ondoko mendi-hegaleko jarduketara

Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak mendi-hegalean, Lezkairuko zalduko etxeetatik gertu, egin diren lanak ere bisitatu dituzte Lanak joan den maiatzean bukatu ziren, aurreikusitako zuhaixka- eta zuhaitz-landaketa jasoko duen belardia azken asteotan erein bada ere. Lan horiek Lezkairuko 9. urbanizazio-faseari dagozkio, eta hiriko hegoaldeko eremu honetako jarduketei amaiera eman diete.

Mendi-hegala egokitzeko lanetan, oinezkoen bi bide egin dira hormigoiz, batez ere goiko etxebizitzak hobeki komunikatzeko eta eremua hiri-garapen berrian txertatzeko. Gainera, egonleku bat sortu da, eta auzoko alde hori led-motako argiteriaz hornitu da, baita hiri-altzariez ere, Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek idatzitako proiektuarekin bat. Mendi-hegalaren landaretza-tratamendua zuhaixkak landatuz egin da, espaloiarekin mugatzen duen eremuan halaber, zuhaitz berriak landatuko dira, eta mantentze-lan gutxi behar duen belardia sortuko da. Halaber, tantakako ureztapena jarri da zuhaitzetarako, baita zanga drainatzaileen bidez euri-urak biltzeko sistema bat ere.

Berdegunea lorategi jangarritzat jo da, bertan 115 zuhaitz baitaude, hiri-ingurunean fruitu jangarriak dituzten landareen erabilpena bultzatzeko, edertasun naturaleko eremua sortzeaz gain. Landatu diren landare eta zuhaitzak intxaurrondo, aranondo, irasagarrondo, mingranondo, bananondo, pikondo, hurrondo, mugurdi, arkakarats eta elorri beltzak dira.

Jarduketa honen inbertsioak 94.005,68 euro jo du, eta Lacunza Hermanos S.L. enpresak egin du. Lana hiru hilabetean egin da, eta joan den maiatzean jaso zen.

Iruñean, 2018ko azaroaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo