Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Egile berrientzako Euskarazko Literatur lehiaketan iaz saritutako lanak biltzen dituen liburuaren aurkezpena, bihar, asteazkenarekin

Egile berrientzako Euskarazko Literatur lehiaketan iaz saritutako lanak biltzen dituen liburuaren aurkezpena, bihar, asteazkenarekin

Aurkezpena Karrikirin (Xabier kalean) izango da, 19:30ean, eta egile saridunak bertan izango dira

Iruñeko Udalak bihar, azaroaren 14an, asteazkenarekin, aurkeztuko du Egile berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur lehiaketan -iazkoan- sarituriko lanak biltzen dituen liburukia. Aurkezpena Karrikirin (Xabier kalean, 4) izango da, 19:30ean, eta egile saridunak bertan izango dira. Horien artean lehen sariak eskuratu zituztenak daude: Izaskun Etxeberria, narrazio laburrean; Irati Majuelo, olerkian; eta Julen Zelaieta, bertso-paperetan. Aurkezpenean, egile bakoitzak bere lana komentatu eta idatz-zati, olerki edo bertso bat irakurriko du. Guztira 12 lan aitortzeko sariak banatu ziren.

Liburutegi publikoetan eta ikastetxeetan banatuko diren 250 ale argitaratu dira. Halaber, edozein liburu-dendatan ere eskuratu ahalko dira, 10 euroan. Liburuaren diseinua Lamiaren esku izan da.

Kategoria bakoitzeko hiru sari ezartzen zituen lehiaketak: lehenengo sariek 2.500 euro jotzen zuten; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarrenek, 500 euro. Horiez gain, 4 aipamen ere gehitu ziren, bakoitza 250 euroko saria zuena. Eman gabe geratu zen bertso-paperen modalitateko hirugarren saria. 30 lan jaso ziren: poesiako 13, narrazioko 11 eta bertso-paperetako 6. Joan den astelehenean -azaroak 5- aurtengo edizioan lanak aurkezteko epea amaitu zen.

Hamabi lan argitaratuta

Liburukiak 12 lan jasotzen ditu guztira. Narrazio laburraren modalitatean bost lan irakur daitezke. Lehen saria, Izaskun Etxeberriaren Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean idazlanerako; atzera itzultzeari buruzko istorio bat da, aspaldi utzitako hiri batera itzultzen den emakume baten ahoan. Bigarren saria Saioa Alkaizaren Gatza falta zaio idazlanerako izan zen, eta Nerea Baldak, berriz, Hitzordua idazlana zela-eta, hirugarrena erdietsi zuen. Garazi Arrula Ruizen Gramoka eta Julen Azcona Martínen Bi banako ohe lanek aipamen bana lortu zuten.

Olerkiaren modalitatean, lehen saria Irati Majueloren Areazko gabiltza lanerako izan zen; Amets Arangurenek bigarren saria jaso zuen, Iparra argi duenak soberan ditu hegoak lanagatik; eta hirugarrena, Oihane Zuberoa Garmendíarentzat izan zen, Udazkeneko oturuntza lanagatik. Kategoria honetan bi aipamen berezi eman ziren, horiek ere bihar aurkeztuko den liburukian jasota: bata, Maialen Sobrinorentzat, Hartu emeki poema-bildumagatik; eta, bestea, narrazio laburrean ere sariduna izan zen Nerea Baldarentzat, Maleta bete mundu lanagatik. Bertso-paperetan bi sari eman ziren. Lehena Julen Zelaietari, Maite zaitugu Aizpea lanagatik; eta bigarrena Eneko Fernándezi, Sanfermin 1978 lanagatik.

Egileez gain, biharko aurkezpenean epaimahaia osatu zutenak ere gonbidatuta daude: Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki -epaimahaiburua-, eta Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailea, Irati Jimenez idazlea zein Jon Abril kultur teknikaria -epaimahaikideak-.

Euskarazko XXVII. Literatur Lehiaketa

  • Narrazio laburra:
  • Lehen saria: Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean. Izaskun Etxeberria Zufiaurre
  • Bigarren saria: Gatza falta zaio. Saioa Alkaiza Guallar
  • Hirugarren saria: Hitzordua. Nerea Balda Sanjuan
  • Aipamen berezia: Gramoka. Garazi Arrula Ruiz
  • Aipamen berezia: Bi banako ohe. Julen Azcona Martín
  • Poesia
  • Lehen saria: Areazko gabiltza. Irati Majuelo Itoiz
  • Bigarren saria: Iparra argi duenak soberan ditu hegoak. Amets Aranguren Arrieta
  • Hirugarren saria: Udazkeneko oturuntza. Oihane Zuberoa Garmendía Glaría
  • Aipamen berezia: Hartu emeki. Maialen Sobrino López
  • Aipamen berezia: Maleta bete mundu. Nerea Balda Sanjuan
  • Bertso-paperak
  • Lehen saria: Maite zaitugu Aizpea. Julen Zelaieta Iriarte
  • Bigarren saria: Sanfermin 1978. Eneko Fernández

Iruñean, 2018ko azaroaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo