Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak prozesu partizipatiboak ebaluatzeko tresna- eta baliabide-gida bat argitaratu du

Iruñeko Udalak prozesu partizipatiboak ebaluatzeko tresna- eta baliabide-gida bat argitaratu du

Gida herritar, elkarte-sare eta entitate publikoentzat da; eta doan jaitsi ahal da hemen: participa.pamplona.es

Iruñeko Udalak prozesu partizipatiboak ebaluatzeko tresna- eta baliabide-gida bat argitaratu du. Toki-administrazio guztietan eta elkarte-ehunean ere bai, ekarpena egin nahi duen ekimena da, prozesuen diseinu, jarraipen eta ebaluazioaz bezainbatean, partaidetza eta kalitatea bermatzeko adierazleak ezarriz. Goizean, Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Mikel Armendárizek eta Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zuzendari Antso Fernándezek prentsaurrekoan aurkeztu dute Gida, gaztelaniaz zein euskaraz webgunean deskarga daitekeena: participa.pamplona.es.

Gidaren helburu nagusia da herritarrei, elkarte-sareei, entitate publikoei eta Iruñeko Udalari berari partaidetza-politika publikoak ebaluatu zein jarraitzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea. Gida partaidetza bidetzat hartuz abiatzen da, erakundeen kalitate demokratikoa hobetzeko tresnatzat; horregatik, lan horretarako ekarpena egin nahi da, zerrendatutako ebaluazio-irizpide, teknika, adierazle eta txantiloien bidez. Baliabide horiek ez dira formula itxiak, baizik eta errealitate bakoitzean moldagarriak, beharrezkoak diren une edo guneetan eta horien arabera.

Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko lantalde teknikoak egin du lan hau, honako hauekin elkarlanean: ebaluazioa, gardentasuna, trazabilitatea eta kontuak ematea gaiari buruzko kolaboratorioa edo lantaldea; Aradia kooperatiba; eta Parte Hartuz, EHUko ikerketa-taldea. Gidak inklusioaren oinarriak hartzen ditu barne, bereziki genero-ikuspegia; eta, halaber, tokiko eta komunitateko giza garapenarekiko konpromisoa aukeratzen du, bizitzaren jasangarritasuna oinarri duen ikuspegiaren aldekoa, hots, ongizaterako giza-harremanak ardatz jarriz.

Parte hartzeko 22 tresna

Gidak zuhaitzaren metafora erabiltzen du, prozesu partizipatiboetan txertatu beharreko tresnak edo irizpideak sailkatzeko. Horietako bakoitza deskribapen laburra, erabilgarritasunaren aipamena eta neurketan erabil litezkeen adierazle eta erak adieraziz aurkezten da. Guztira, partaidetza-jardunbidea egokia izateko oinarrizkotzat jotzen diren 22 tresna daude zuhaitzean.

Lurreko erremintak dira irisgarritasuna, gaikuntza, sormena, inklusioa, gardentasuna eta zeharkakotasuna. Justizia sozialaz bezainbatean prozesua kalitatez gara dadin bermatzeko oinarria jarriko dutenak dira.

Jarraian, sustrai-erremintak daude, horien indarrak prozesu osoa baldintzatuko baitu. Honako hauek dira: proposatzeko gaitasuna, abiapuntuko jokalekua, helburuak eta baliabideen plangintza. Gero, enborreko erremintak daude, prozesua errazteko bitartekoak eskaintzen dituztenak, hala nola itzulketa, dinamizazioa, informazioa eta aitortza.

Ondoren, adarreko erremintak daude: partaidetzaren irismena, lidergoa eta tartean dauden sareak. Azkenik, fruitu-erremintak daude, gizartea eraldatzeko herritarren partaidetza bultzatzen dutenak, hala nola herritarren autonomia, kogestioa, konpromiso loteslea, kultura politikoa eta ahalduntzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo