Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Bihar, asteartearekin, Bertsoaroa 2018 zikloak olerki- eta musika-errezitaldi bat aurkeztuko du, Parrapean, Chileko Violeta eta Nicanor Parra neba-arr

Bihar, asteartearekin, Bertsoaroa 2018 zikloak olerki- eta musika-errezitaldi bat aurkeztuko du, Parrapean, Chileko Violeta eta Nicanor Parra neba-arr

Ane Garcíak, Itziar Castrillok, Josu Landak, eta Gotzon Barandiaranek aurkeztuko dute obra, 20:00etan, Kondestablen, ukeleleez, gitarraz, saxoaz eta ahotsaz

Bihar, azaroaren 13an, asteartearekin, Bertsoaroa 2018 zikloari Parrapean olerki- eta musika-errezitaldiak emango dio jarraipena, Chileko Violeta eta Nicanor Parra neba-arreben olerki eta abestiak oinarri hartuta, 20:00etan, Kondestable Civivoxean. Ikuskizunean Ane Garcíak -ahotsa, gitarra eta ukelelea-; Itziar Castrillok -saxoa-; Josu Landak -ahotsa- eta Gotzon Barandiaranek -ahotsa eta ukelelea- hartuko dute parte. Parra neba-arrebak Chileko bi sortzaile handi izan dira, XX. mendeko erreferentzia bihurtuta, eta literatura eta kultura hegoamerikarretan eragin handia izan dute. Nicanor, joan den urtarrilean zendua, olerkaria, matematikaria eta fisikaria izan zen. 1969an Literaturako sari nazionala eskuratu zuen, eta 2011n Cervantes saria; mendebaldeko literaturako olerkari onenetakotzat jotzen da. Violeta, 1967an zendua, kantautorea eta artista polifazetikoa (margolaria, eskultorea eta brodatzailea) izan zen. Folklorista hegoamerikar onenen zerrendan, Gracias a la vida kantaren egilea da. Nola tratatu errealitatea kulturaren ikuspuntutik, neba-arrebek hori zuten gogoetagai behin eta berriro beren lanean, eta olerki- eta musika-ikuskizun honetan ere islatzen da.

Iruñean, 2018ko azaroaren 12an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo