Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Arantzadi ekoparkea proiektua lehen aldiz aurkeztuko da jendaurrean datorren azaroaren 13an, asteartearekin, Gurbindo Etxean

Arantzadi ekoparkea proiektua lehen aldiz aurkeztuko da jendaurrean datorren azaroaren 13an, asteartearekin, Gurbindo Etxean

Parte hartu nahi dutenek formulario bat bete beharko dute online, participa.pamplona.es webgunean, Albisteak atalean

Asteartean hasiko dira Arantzadi ekoparkea proiektuari buruzko informazio publikoa emateko saioak, herritarrei zuzenduta. Informazioa emateaz gain, ideia da ekarpenak ere jasotzea, ondoren horiek ebaluatzeko eta, kasuan-kasuan, proiektuan txertatzeko. Saioa 18:00etan hasiko da, Gurbindo Etxean. Udalak meandroko parkeari lotuta dauden elkarte zein entitateei gonbit formala egin die. Sarrera librea da, baina saioan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik online formulario bat betez, participa.pamplona.es webguneko Albisteak atalean.

Arantzadi ekoparkea izango da jada burututako parkearen lehen fase baten eta orain lizitazioan dagoen bigarren fasearen diseinuaren emaitza; bigarren fase horrek barnealdeko lau eremu berritarako aurreproiektuen idazketa hartzen du barne: pilotalekua izango duen jolas-gune natural bat, udal-igerilekuen ondoan; ingurumen-hezkuntzarako eta arterako erreferentziazko eremu bat, Arraiza Etxeko eraikinetan; eta agroekologiarako eta ekonomia zirkularrerako eskola bat, zeinak, gune zoologiko batean etxe-abereak izango dituen baserri-eskola batekin batera, bultzatu nahi den baratzezaintza-eskola osatuko baitu.

Aurkezpena, bai ahoz, bai baliabide grafikoen euskarriaz,- udal-ordezkari hauek egingo dute: Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zuzendari Antso Fernández; Hiri Bizigarri eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari Joxe Abaurrea; eta Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako zuzendari tekniko Mikel Baztan. Izan ere, 150.000 m2 azaleko berdegunerako erabilpen berriez gain, Udalak nahi du kudeaketan parte har dezaten bai parkean lan egiten duten entitateek bai erabiltzaileek eta kolektibo interesdunek. Halaber, ingurumen-hezkuntza, arte, baratzezaintza eta abeltzaintzari lotutako proiektuak barne hartu ahal izateko prest daude zuzkidurak; eta, horrez gain, prestakuntza eta enplegua sustatzeko asmoa dute, jasangarritasun eta ekonomia zirkularraz bezainbatean.

Ideia zera da: Ekoparkearen kudeaketan Udalari aholkua emango dion aholkularitza-batzordean guztiak egotea, eremu honetan parte hartuko duten entitate guztiak -Elkarkide, gozatzen duten ikastetxeak, Gurbindo Etxea, eskola-lantegia izango den Irujo Etxea, Ingurumen Hezkuntzako Museoa, Arantzadiko udal-igerilekuak eta El Vergel egoitza- zein erabiltzaileen ordezkariak.

Iruñean, 2018ko azaroaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo