Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Eroa dela jabetuta, Ramón Esono ginearraren begirada kritikoa erakusketa bihurturik, gaurtik urtarrilera bitarte zabalik Ziudadelan

Eroa dela jabetuta, Ramón Esono ginearraren begirada kritikoa erakusketa bihurturik, gaurtik urtarrilera bitarte zabalik Ziudadelan

Afrika behar-beharrezkoa programak bere sentsibilizazio-zereginari heltzen dio berriz, sortzaile eta aktibista honen ehun bat jatorrizko lan grafiko ikusgai jarriz

Afrika behar-beharrezkoa Ziudadelan da berriz, Ekuatore Gineako Ramón Esono Ebalé ilustratzaile eta artista grafiko autodidaktaren Eroa dela jabetuta erakusketarekin. Egileak zenbait sari jaso ditu nazioartean, marrazkigintzarekiko duen grina eta bere herrialdea gobernatzen duen diktaduraren aurkako aktibismoa uztartzen ditu, eta hartara, bilduma honetan eskaintzen ditu kritikaz eta irudi gogorrez jositako ehundik gora jatorrizko lan grafiko, komiki-tradizio ezin hobean.

Gaur goizean jendaurrean aurkeztu dute erakusketa sortzaile ginearrak berak, eta Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako eta Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkariek, Maider Belokik eta Esther Cremaesek, hurrenez hurren. Halaber, lan grafikoaren antologia aurkezteko ekitaldian izan dira Sara Aldaba, Afrika behar-beharrezkoa partzuergoaren izenean, eta Gema Mañú Echaide, Nafarroako Gobernuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusi.

Erakusketa Mistoen eraikineko lehen solairuan egongo da ikusgai gaurtik aitzina eta urtarrilaren 12ra bitarte, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Erakusketa programatzeaz gain, Iruñeko Udalak hasiera-hasieratik laguntzen dio Afrika behar-beharrezkoa ekimenari, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren sentsibilizaziorako diru-laguntzen bitartez. GKEen ekimenak Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko estereotipoak desegin nahi ditu, eta gogorarazi beharrezkoa dela berdintasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako lankidetza, berebiziko arreta eginez emakumeei. Aurtengo edizioan, programaren XVIII.ean, Udalaren diru-laguntzak 8.000 euro jo du. Horrez gain, Hezkuntza eta Kulturako Alorrak bere gain hartu ditu erakusketa ekoiztu eta garatzeko gastuak, 5.000 euro ingurukoak.

Marrazkilari errepresaliatua

Ekuatore Gineako Mikomeseng-en jaioa, 1977an, Esonok begirada garratz bat eskaintzen du inork ezer ikusi nahi ez zuen herrialde batean. Haren marrazkiak analisi ilustratuak eta tentsio handiko proposamenak dira, zeinetan ez baitira falta ez sexua ezta zientzia-fikzioa ere, kritika soziala zabaltzeko formula diren unibertso paraleloetan. Kolonialismo osteko gogoeta proposatzen dute marrazkiek, eta aldi berean, aurrera egiten dute haren herrialdearen balizko etorkizunetan. Zuri-beltzean zein koloretan, haren binetek ibilbidea egiten dute zenbait gaitan barna -hezkuntzaren beharra, prostituzioa, adierazpen askatasunik eza eta existitzen den tortura eta errepresioa besteak beste-, hori guztia nazioartean ezagun diren politikarien izenik aurreztu gabe.

Bere lan batzuk mundu zabaleko jaialdietan saritu dira, hauetan besteak beste: Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdia (Frantzia, 2006);  Cocobulles (Boli Kosta, 2006) eta Africa e Mediterraneo (Bolonia, 2007). Erakusketak egin ditu Malaboko eta Batako kultur zentro frantziar eta espainiarretan, baita Feshcary zentroan (Kamerun) ere. Bere obra beste toki hauetan ere izan da: ARCOn (Madril), Afrikako Batasuna elkartean (Addis Abeba), Museo del Barron (Paraguai), Sub Rosa galerian (AEB) eta Kuritibako Arte Garaikideko Bienalean (Brasil).

Esono Ekuatore Gineatik erbesteratuta egon zen 2011 eta 2017 artean. Itzuli zenean, preso hartu eta Malaboko Black Beach kartzelan espetxeratu zuten, faltsifikazioak egin eta kapitalak zuritu izanaz akusatuta. Sei hilabete geroago, epaiketan, karguetatik libre geratu eta askatasuna berreskuratu zuen 2018ko martxoan. Ekuatore Gineatik 2011n alde egin zuenetik, Las Locuras de Jamón y Queso blogean are indartsuago aritu zen, aktibista kritiko gisa, zein La pesadilla de Obi komikia argitaratzean. 28 N Dimbo Dimbo argitaratu berri du Altaïr Magazine aldizkarian, eta bere lehen eleberri grafikoaren edizio-lanen zain dago.

Iruñean, 2018ko azaroaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo