Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Azaroaren 8tik 27ra, Bertsoaroa 2018 zikloa: 7 saio lehen mailako bertsolariekin, zientziari zein rockari buruzko topaketak eta haurrendako ikuskizun

Azaroaren 8tik 27ra, Bertsoaroa 2018 zikloa: 7 saio lehen mailako bertsolariekin, zientziari zein rockari buruzko topaketak eta haurrendako ikuskizun

Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Julen Zelaieta, osteguneko saioan Gurutzeko plazan

Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Julen Zelaieta bertsolariak izango dira protagonista azaroaren 8an, ostegunarekin, Bertsoaroa 2018 edizioaren lehen hitzorduan, azaroaren 27ra arte lehen mailako hainbat bertsolarirekin publiko zabalarendako proposamenak eskainiko dituen programan. Emanaldien artean, haurrendako bat, errezitaldi poetiko musikal bat, belaunaldi berrietako zein agertoki gainean urteak daramatzaten bertsolariekiko saioak eta zientzia- eta rock-edukiak dituzten jarduerak izango dira.

Horrela, zikloak lurralde honetako artea eta ohitura den bertsolaritzaren muina ezagutaraziko du, hala publikoaren eskariengatik nola inprobisatzaileen mailagatik bizirik eta indartsu gorde baita, Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkari Ander Pérez Argotek eta euskal kulturako teknikari Iñaki Azkonak azaldu dutenez.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, salbu Sanduzelaiko Civivoxean azaroaren 10ean -larunbatarekin- haurrendako udal-programazioaren barruan ere izango den emanaldia. Saioetako bi Kondestable Civivoxean izango dira; bi, Gurutzeko plazako BHIko ekitaldi-aretoan, gonbidapena hartuta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aitzina; bi, Iturramako Civivoxean; eta beste bat, Sanduzelaiko Civivoxean.

Iruñean, 2018ko azaroaren 6an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo