Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak bere konpromisoa berresten du gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeriaren aurka zein genero-indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko

Iruñeko Udalak bere konpromisoa berresten du gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeriaren aurka zein genero-indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko

Osoko Bilkurak adierazpen bat onetsi du, non herritarrei azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren jarduera guztietan parte har dezaten gonbit egiten baitie

Gaurko saioan, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak adierazpen instituzional bat onetsi du, non gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeriaren aurka zein genero-indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko duen konpromisoa berresten baitu, eta bertan gonbit egiten die herritar guztiei parte har dezaten azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzen diren jardueretan.

Aurtengo adierazpenak eraildako emakume kopurua hartu du ardatz; izan ere, datu horiek jasotzea oinarrizko aldarrikapena izan zen garai batean, nahiz eta jada hori ohiko bihurtu den. "Datu kuantitatiboak edukitzea lorpena izan zen, arazoaren larritasuna neurtzeko bide eman baitzuen, eta hartara, arazoa desagerraraz dadin politikak diseinatu eta baliabideak bideratzeko" jasotzen du adierazpenak. 2003an eraildako emakumeen kopurua zenbatzen hasi zenetik, genero-indarkeriak 947 emakumeri kendu die bizitza estatuan. "Hori, gizarte demokratikoetan, onartezina, jasanezina eta eramangaitza da. Ez dira kopuru hutsak, geure bizitzak dira. Zenbaki bakoitzaren gibelean emakume bati etendako bizia dago" gehitzen du onetsitako testuak.

Horrela, adierazpen honen bidez, Iruñeko Udalak adierazten du bere "gaitzespena, emakumeek edozein esparru eta testuingurutan pairatzen duten diskriminazioen ondoriozko sexu indarkeria mota guztien aurrean"; eta erakusten du bere "konpromisoa, Administrazio Publiko garen aldetik, aktiboki lanean jarraitzeko, desberdinkeria guztien aurka, emakumeen zein neskatoen kontrako zaurgarritasunaren eta indarkerien egoerak sortzen baitituzte; eta, horrela, gonbit egin nahi diegu hala gobernuei eta erakunde publikoei, nola nazioarteko erakundeei eta gizarte zibilari gogoeta egin eta konpromisoak har ditzaten".

Halaber, Iruñeko Udalak elkartasuna adierazi du "erasorik jasan duten edo eraildako emakumeekin eta sexu indarkeriari aurre egiten dioten emakume eta neskekin", eta herritar guztiei dei egin die "emakumeen kontrako indarkeria gaitzesten eta hura deuseztatzeko konpromisoa adierazten jarrai dezaten, baita patriarkatuaren kontrol mota guztiak eta emakumeei haien askatasuna eta autonomia erabiltzen eragozten dieten muga eta baldintza guztiak gaitzesteko konpromisoa ere, eta azaroaren 25ean antolatzen diren jarduera guztietan parte har dezaten".

Iruñean, 2018ko azaroaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo