Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mugikortasuneko zerbitzuak bizikleta publikoen zerbitzu berria proposatu du: 24 orduz erabilgarri, 250 bizikleta elektriko, geltokiak auzo guztietan e

Mugikortasuneko zerbitzuak bizikleta publikoen zerbitzu berria proposatu du: 24 orduz erabilgarri, 250 bizikleta elektriko, geltokiak auzo guztietan e

Proposamenaren ildoak dira sistema erabilerraza izatea, erraz ordaintzeko moduko tarifak -5 €/hileko- eskaintzea, eta familien % 95ek zerbitzu hori edukitzea 500 metro baino gutxiagora

Mugikortasun zerbitzuak Iruñeko Udalaren Mugikortasuneko Batzordeari aurkeztuko dio, datorren asteartean, bizikleta-zerbitzu publiko berria sortzeko proposamena: 24 orduz egongo litzateke erabilgarri urte osoan zehar, metropoli-zerbitzu bihurtzeko asmoz garatuko litzateke, 250 bizikleta izango lituzke -guztiak elektrikoak- eta hiriko auzo guztietan banatutako geltoki kopuru handiagoa izango luke. Horrela, bizikletak maileguan hartzeko egungo Nbici-Biziz zerbitzuak dituen mugak gaindituko lirateke: geltoki kopuru eskasa, bizikleta kopuru urria, ordutegi mugatuak -gehienez ere 07:30etik 22:00etara-, zaharkitutako teknologia erabiltzen duen sistemaren maila tekniko kaskarra eta bizikleta-modeloak, zeinek galarazten baitute bizilagunen parte handi batek horiek erabiltzea. Horiek dira egungo zerbitzuari dagokionez hauteman diren arazoak, Mugikortasuneko Alorreko teknikariek ebaluazio-txosten batean islatu dituztenak, sistema aldatzea gomendatuz.

Alde ekonomikoari dagokionez, bizikleta publikoen zerbitzu berriaren urteko kostuak 860.909 euro joko luke. Kostu horri kendu beharko litzaizkioke erabiltzaileen tarifetatik lortutako diru-sarrerak, eta Mugikortasun zerbitzuak uste du balitekeela kopuru horrek urteko kostuak estaltzea, halako moduan non zerbitzuak autofinantziaziorako joera izango lukeen eta, horrela, ez lioke Udalari inolako gasturik ekarriko.

Kontratuaren indarraldiari dagokionez bi aukera dituzte eskuartean. Alde batetik, 3 urteko kontratua, beste bi urtez luzatzeko aukeraz; kasu honetan zerbitzua Iruñerriko gainerako udaletara zabaltzea zailagoa izango litzateke. Bestetik, 5 urteko kontratua, metropoli-zerbitzua eratzeko aukera barne.

5 geltokitik 20ra, eta hiriko auzo guztietan banaturik

Eskuartean duten proposamen berriarekin, aldaketa nabarmenak egongo lirateke. Lehenik eta behin, bizikleta bat hartu edo uzteko geltokiak 5 izatetik 20ra igaroko lirateke (% 300eko gorakada) eta hiriko auzo guztietan banatuta egongo lirateke, halako moduan non herritarren % 95ek geltoki bat izango lukeen bizitokitik 500 metro baino gutxiagora. Bigarrenik, Iruñeko herritarren eskura jarriko liratekeen bizikleta kopurua % 150 hasiko litzateke, oraingo sistemak zituen 100 bizikletatik 250 bizikleta bitarterako jauzia eginez. Gorakada hori, Alorrak asteartean Mugikortasuneko Batzordera eramango duen proposamenaren arabera, hasiera batekoa soilik litzateke, kopuru hori handitu ahalko litzatekeelako behin benetako erabilera ikusita.

Hirugarren berritasun gisa, proposamenak planteatutako zerbitzua 24 orduz egongo litzateke erabilgarri, urte osoan zehar, sanferminetan salbu, egun horietan zerbitzua eten eta bizikletak jasoko liratekeelako. Azkenik, eta errendimenduaren ikuspuntutik, proposamenak jasotzen du zerbitzua osatzen duten bizikleta guztiak elektrikoak izatea, zehazki, pedalei eragiteko laguntzadunak; horrela erraztuko litzateke edozein pertsonak bizikleta horiek erabiltzea, egin beharreko distantzia, sasoi fisikoa eta lurzoruaren desnibela gorabehera, bereziki Iruñeak duen orografia aintzat hartuta, non hainbat desnibel baitago auzoen eta hiriko erdigunearen artean. Horrez gain, proposamenean planteatzen da enpresek plaka fotovoltaikoen sistemaren instalazioa eta mantentze-lanak eskaintzeko aukera kontratuak iraun bitarte, horien bidez hornitzeko geltokiek behar duten energia guztia edo energiaren parte bat.

Tarifa sozialak, bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko

Ekimena abian jartzekotan, Iruñeko Udalak bultzatutako Mugikortasun Jasangarriko Ituna aintzat hartuko litzateke, eta horrek egungo beharrak asebete nahi ditu egun dauzkagun baliabide naturalen etorkizuna kinka larrian jarri gabe. Banakako garraio-zerbitzu publiko honek herritarren eskura jarriko lituzke bizikletak, beren ohiko joan-etorriak egin ditzaten, honako inguruabarrek sortzen dituzten mugak desagerraraziz: ibilgailua erostea, aparkatzeko arazoak abiapuntuan zein helmugan eta lapurretak.

Hasiera batean Nbici-Biziz zerbitzu berria udal-mugarteari mugatuta egongo litzatekeen arren, proposamenak aintzat hartzen du zerbitzua Iruñerriko beste udalerri batzuetara hedatzeko aukera, kudeatze-mandatuaren formula bidez.

Tarifei dagokienez, Mugikortasun Alorreko ekimenak prezio sozialen alde egiten du, horrek erraztuko lukeelako pertsona guztiek zerbitzua erabiltzeko aukera izatea. Horren oinarria hileko abonamendua litzateke, 5 eurokoa. Tarifa hori ordaintzeak eskubide emango luke zerbitzuko bizikletak erabiltzeko, beste ezer ordaindu gabe, gehienez 30 minutuz, eta baldintza bakarra litzateke bizikleta bat utzi eta beste bat hartu arte gutxienez 5 minutuko aldea egotea. 30 minututik gorako erabilera-aldiei ordainketa gehigarriak ezarriko litzaizkie, erabilera-denboraren arabera ezarritako tarteekin bat. Neurri berri horiekin guztiekin bultzada eman nahi zaio bizikletaren ohiko erabilerari joan-etorri labur eta ertainetarako, garraiobide publiko gisa eta ez aisialdirako.

Iruñean, 2018ko azaroaren 2an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo