Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Azaroaren 5ean, astelehenarekin, amaituko da Egile Berrientzako Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea, poesiaren, narrazio la

Azaroaren 5ean, astelehenarekin, amaituko da Egile Berrientzako Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea, poesiaren, narrazio la

Idazlanen gaia librea da, jatorrizkoak zein argitaratu gabeak izan behar dute, eta modalitate bakoitzeko hiru sari daude, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak

Azaroaren 5ean, astelehenarekin, amaituko da Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lehiaketak modalitate hauek ezartzen ditu: poesia, narrazioa eta bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren arauekin bat); eta Nafarroakoak edo Nafarroan bizi diren egileei zuzentzen zaie.

Interesdunek modalitate bakoitzeko lan bakar bat aurkeztu ahal dute, gai librekoa, euskaraz idatzia, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. Egile berritzat hartuko dira bakarka literatur liburu bat baino gehiago argitaratu ez dutenak. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.

Lehiaketan modalitate bakoitzeko hiru sari daude, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak, hurrenez hurren. Epaimahaiak gehienez ere lau aipamen eman ahalko dizkie beste hainbeste lani, bakoitza 250 eurokoa, kontuan hartu gabe lanak zein modalitatetan aurkeztu diren, eta horiek Iruñeko Udalak saritutako lanekin egin dezakeen argitalpenean -halakorik egiten badu- sartuko dira.

Lanak (bost kopia, izenorde batekin sinaturik) Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo indarra duten legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez aurkeztu beharko dira. Poesiek 15 orri eduki behar dute gutxienez, eta horiek alde bakar batetik eta tarte bikoitzaz idatzi behar dira; narrazioek ere 15 orri gutxienez, alde bakar batetik eta tarte bikoitzaz; eta bertso-paperek gutxienez 25 bertso-ahapaldi izanen dituzte, elkarrekin nolabaiteko batasuna osatzen duten gai ezberdinak har ditzakete hizpide, betiere, bertsolaritzaren arau formalak betez.

Iruñean, 2018ko urriaren 31n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo