Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ziudadelako Arma Aretoa artearen bidez imajinatu eta jolasteko gune bilakatu da Bada edo ez da erakusketa dela-eta, esperimentazio-txokoak barne

Ziudadelako Arma Aretoa artearen bidez imajinatu eta jolasteko gune bilakatu da Bada edo ez da erakusketa dela-eta, esperimentazio-txokoak barne

Erakusketak Udalaren Arte Garaikidearen bildumaren eta Pi Fernandinoren bildumaren 39 artelan jasotzen ditu, eta otsailaren 24 arte ikusi ahalko da

Kasu! Ikusten dena ez da zehazki dirudiena, agian beste gauza bat da, ala ez... Horixe da Ziudadelako Arma Aretoan sartzen diren guztiek jasoko duten oharpena. Izan ere, gaurtik aurrera eta otsailaren 24ra arte, eraikina artearen bidez imajinatu eta jolasteko gune bilakatuko da. Bada edo ez da erakusketa da, Udalaren Arte Garaikidearen bildumaren eta Pi Fernandinoren bildumaren 39 artelan erakutsiko dituena.

Goizean, erakusketa Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta erakusketako komisario Alexandra Baurések aurkeztu dute prentsaurrekoan. Erakusketa honako ordutegi honetan bisitatu ahal da: larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jai-egunetan 12:00etatik 14:00etara, bakarrik goizez; eta lan-egunetan, asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era, arratsaldez.

Bitxi bilakatzea

Erakusketa haurrei eta horien laguntzaileei zuzentzen zaie bereziki, haurtzaroaren ikuspegitik egin baita, baina mundu guztiak gozatzeko modukoa da. Erakusketaren proposamenak "bitxi bilakatzea" du ardatz. Horrela, lan hautatuek errealitatearen mugak tentuz ukitzen dituzte, irudimen-kontakizunetarako tartea uzten dute, eta, gauza arruntak abiapuntu, istorio bitxiak kontatzen dituzte.

Ibilbideak Arma Aretoko lehen eta bigarren solairuak zeharkatzen ditu. Bereziki horretarako eratutako eszenografia baten bidez, eroso eta barne-giroan begira egoteko eremuak zein jolastu eta esperimentatzeko txokoak prestatu dira.

Ibilbidea lau erakustokitan egituratuta dago. Lehen solairua pertzepzioari lotutako gaien inguruan antolatu da: ikusmena, kolore-eza (zuri-beltza) eta geometria. Bestalde, bigarren solairuak etxea eta etxekoa birbisitatzen ditu.

Talde-erakusketa da, diziplina anitzekoa, bai eta partizipatiboa ere. Zentzu horretan, ohiko erakusketen aldean bereizgarritasun bat nabari zaio, bisitariak erakusketaren parte izango den lan bat egitera gonbidatzen baititu.

Egileak eta beren lanak

Erakusketako lanek askotariko estilo eta hizkerak hartzen ditu barne. Erakusgai daude olio-pinturak, serigrafiak eta litografiak, paperezko collageak eta argazkiak, baita eskulturak, instalazioak eta bideoak ere.

Erakusketan honako lan hauek parte hartzen dute: Alfredo Alcaín (Amarillo, 1993), Sandra Gamarra (Gabinete 25, 2006), Eduardo Arroyo (La Venus de Milo, 1995), Patricia Gadea (Retrato de mujer, 1974-1994), Ruth Gómez (Amor, 2008), Eduardo Arroyo (Kangouru Boxeur, 1995), Ángel Bofarull (King"s Army, 1997), Juan Ugalde (Cartel n° 3, 2000), Susy Gómez (Pares de ojos que duermen II, 2000), Eduardo Grúber (Así (-No es lo que parece saila-, 1997), Patricia Gadea (Stereo-tipos-payaso, 2003), Miquel Barceló (Izenbururik gabe, 1986), Mabi Revuelta (Atila-Un día en las carreras saila-, 2008), Diego Figari (El desván del artista, 1997), Carmen Anzano (cuerpos / presencias saila, 1995), Blanca Muñoz (Secciones III, 2000), Chema Madoz (Izenbururik gabe, 2002), Esther Ferrer (Izenbururik gabe, 1995), Helena Almeida (Izenbururik gabe, 2003), Juan Muñoz (Mobiliario X, 1996), Gilbert Garcín (Le collectionneur (d"après F. Morellet), 2004), Bernard Plossu (México tropical, 1965), Mireya Martín Larumbe (No te irás sin llevarte algo mío, 2009), Patxi Araujo (19 anillos, 2008), Alejandra Icaza (Atomium, 1996), Juan Genovés (Esfera, 1992), Alberto Peral (Izenbururik gabe, 1999), Dis Berlín (Izenbururik gabe, 1991), Chema Lumbreras (Aullidos (buscando casa), 2008), Mateo Maté (Izenbururik gabe, 1996), Pello Irazu (Number 9, 1995), Eva Lootz (Izenbururik gabe, 1999), Mariana Vassileva (The milkmaid, 2006), Teresa Moro (Izenbururik gabe, 1996), Amaia Gracia Azqueta (Tótem en alza, 2008), Edu López (El heredero de Filipo, 2003), Ignacio Llamas (Ausente presencia, 2006), Jose María Sicilia (Series C 1, 1990), eta Iosu Zapata (Intervención urbana I, 2010).

Iruñean, 2018ko urriaren 30ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo