Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen erakundeak 5,4 milioi inbertituko ditu 2019 eta 2021 artean, Descalzos eta Jarautan bi eraikin zaharberr

Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen erakundeak 5,4 milioi inbertituko ditu 2019 eta 2021 artean, Descalzos eta Jarautan bi eraikin zaharberr

PCH-IBk duela 10 urteko inbertsio-maila berreskuratu du, eta alde historikoko zonalde zaurgarrietako eraikinak ere erosiko ditu, ondoren zaharberritzeko

Hirigune Historikoko Etxebizitza Planaren barruan aurreikusi da 2019-2021 aldian bi proiektu garatzea Descalzos eta Jarautan, eta eraikin berriak erostea, non etorkizunean zaharberritze-lanak egingo baitira; hori guztia 5, 4 milioi euroko inbertsio globalarekin, horrela berreskuratzeko PCH-IBk duela hamarkada bat, hots, hastapenetan, izandako inbertsio-maila. Helburua da gaur egun agortuta eta hondatuta dauden eraikinak ordeztea Alde Zaharreko eremu zaurgarrienetan, horien ingurunea optimizatzeko, eta, hortaz, hiriko eremu horiek eta bizilagun guztien bizi-baldintzak hobetzeko. Etxebizitza horiek bideratuko dira bizilagunei ordezko bizitokiak ematera, baldin eta auzotar horiek ezin badiete aurre egin haiek bizi diren eraikinek behar dituzten eraberritze-prozesuei, konplexuegiak direlako edo kostu handiegia dutelako. Hiria biziberritzeko jarduketa honen mekanika da aipatu eraikinetako jabetza eskuratzea, ordezko bizitoki bat bilatzea gaur egun etxebizitzek izan ohi dituzten ezaugarriak dituen eraikin batean, pertsona horiek bizitoki horietan kokatzea eta utzitako eraikinen jabetza lortzea, birgaitze-prozesuarekin jarraitzeko.

Zehazki, Hirigune Historikoko Etxebizitza Planak barne hartzen ditu eraiste-lanak eta eraikin berriak eraikitzekoak, Descalzos kaleko 33-35ean eta Joaquín Jarauta kaleko 58 eta Hilarion Eslava kaleko 26aren artean dagoen blokean, guztira 19 etxebizitza egongo direlarik, gehi merkataritza-lokalak. Horrez gain, egoera txarrean dauden mota horretako zenbait etxebizitza eta lokal erosteko lan egingo da, eta obra-proiektuak kontratatzeko, halako promozioetan non jabetza-kuota egokiak lortu direla jotzen baita. Xehetasun guztien berri eman dute gaur prentsaurrekoan Hiri Bizigarri eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak eta Alorreko zuzendari Vicente Tabernak.

Iruñean, 2018ko urriaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo