Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñean izango dira, azaroaren 9tik 11ra, LGTBI+ taldeen XXX. Estatu-topaketak, sexu- eta genero-aniztasunari buruz gogoeta egiteko eta proposamenak s

Iruñean izango dira, azaroaren 9tik 11ra, LGTBI+ taldeen XXX. Estatu-topaketak, sexu- eta genero-aniztasunari buruz gogoeta egiteko eta proposamenak s

Udalak eta Kattalingorrik antolatu dituzte, Baluarten izango dira eta izen-ematea www.encuentroslgtbpamplona.com webgunean egin daiteke

Iruñean izango dira, datorren azaroan, LGTBI+ taldeen XXX. Estatu-topaketen jardunaldiak, eta helburu hauek izango dituzte: sexu- eta genero-aniztasunari buruz gogoeta egiteko, eztabaidatzeko eta proposamenak sortzeko gunea eratzea, eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kolektiboen arteko loturak sendotzea. Udalak eta Kattalingorrik Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatuta, topaketak azaroaren 9tik 11ra izango dira Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Izen-ematea irekita dago, eta ekimen honen webgunean egin daiteke: www.encuentroslgtbpamplona.com.

Topaketak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur Iruñeko alkate Joseba Asironek, Berdintasun eta LGTBIko udal-teknikari Vanesa Eguíluzek eta Kattalingorriko Xabi Sánchezek. Edizio honetan, topaketen antolakuntzak helburu hauek ditu: LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen errealitateari buruz hausnartzeko elementuak erraztea, elkarlanerako proposamenak zein jardunbide egokiak trukatzeko guneak sortzea, eta LGTBI+ kolektiboarendako zeharkako gaiei heltzea.

Topaketen izen-ematea 25 eurokoa da oro har, baina 25 urtetik beherakoentzat eta langabezian daudenentzat 10 euroko deskontua dago, 15 euro ordainduko baitute. Jardunaldien logotipoak Foruen estatua irudikatzen du, ortzadar-bandera bat -LGTBI kolektiboaren ikurra- zein trans-banderaren koloreak dituen usta bat daramatzala.

Jardunaldien programa

Harremanean dauden eta elkar elikatzen duten bi lerroko lana garatzea proposatzen dute topaketek. Alde batetik, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean hainbat hitzaldi izango dira, eta giltzarri diren helburuak hauek izango dira: kolektiboaren interesekoak diren gaiei heltzea, hala nola LGTBI+ politika publikoak, intersekzionalitatearen kontzeptua, feminismoak eta LGTBI+, eta generoen zein sexuen barruko indarkeria; eta beste lurraldeetara eraman ahal diren jardunbide egokienei heltzeko gune estrategikoa sortzea, Nafarroan abian jarri diren LGTBI+ politika eta zerbitzuez bezainbatean.

Beste lan-ildoa larunbat arratsaldean kolektiboei zuzenduta izango diren lantegiei dagokie, goizean landutako gaiak sakondu, horiei buruz hausnartu eta parte hartzeko. Igandea ondorioei eskainiko zaie; eta Topaketen adierazpenbat irakurriko da. Gainera, Nafarroako LGTBI+ mugimenduari omenaldi egitea aurreikusi da.

Topaketei ostiralean emango die hasiera inaugurazio-ekitaldiak 18:00etan; eta jarraian, 19:00etan, LGTBI+ politika publikoei buruzko hitzaldi bat izango da, ikuspegi teorikoetarako hurbilketa bat izango dena. Hizlaria Teresa Maldonado izango da, berdintasunaren eta diskriminazio ezaren sustapeneko zuzendari nagusia Madrilgo Udaleko Genero Politika eta Aniztasuneko Gobernu Alorrean. Horren parte-hartzearen ondoren, 21:00etatik aurrera, topaketa Geltokira eramango da, afarirako.

Larunbatean intersekzionalitateari buruzko mahai-inguru bat izango da 10:00etan, non Carmen Romero Bachillerrek, Soziologian doktoreak eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia irakasleak, LGTBI+ politikak eta araudia aztertuko baititu. Gero, 11:00etan, feminismoei eta LGTBI+ri buruzko mahai-inguru bat izango da, non bi mugimenduek partekatutako ibilbide, bidegurutze eta borrokei helduko baitzaie, Soziologian doktore, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasle eta aktibista feminista eta queer-a den Gracia Trujillo Barbadilloren eskutik.

Atsedenaldi baten ondoren, 12:30ean, generoen zein sexuen barruko indarkeriari buruzko mahai-inguru batek topaketei jarraipena emango die, eta bertan LGTBI+ pertsonei arta psikologikoan -bikote-indarkerian bereziki- aditua den Isabel González Sáezek hartuko du parte. Kattalingorriren eta Nafarroako LGTBI+ zerbitzuen zein politika publikoen azalpenek goizari amaiera emango dio, eta bertan honako hauen parte-hartzea izango da: Kattalingorriko Erika Salvatierra eta Amaia Barrena sexologoak, Iruñeko Udaleko Berdintasun eta LGTBIko udal-teknikari Vanesa Eguíluz, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapen eta Kudeaketa Zuzendariordetzako Geno Ochando.

Larunbat arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, lantegiak egingo dira. Igandean, 10:00etatik 11:45era, ondorioen azalpena eta LGTBI+ taldeen XXX. Estatu-topaketen adierazpena izango dira. Nafarroako LGTBI+ mugimenduari omenaldia egiteaz gain, topaketen hurrengo edizioaren egoitza izango den hiria hautatuko da.

Iruñean, 2018ko urriaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo