Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Caparrosoren bideko eguneroko trafikoak behera egin du, 1.300 ibilgailutik 224ra, Magdalenan zirkulazioa berrantolatzeko hartutako neurrien ostean

Caparrosoren bideko eguneroko trafikoak behera egin du, 1.300 ibilgailutik 224ra, Magdalenan zirkulazioa berrantolatzeko hartutako neurrien ostean

Burlatara doan tartean egunero izaten ziren 1.303 ibilgailutik 102ra igaro da, eta Iruñerako noranzkoan beherakada txikiagoa da, zirkulazioa lehen bezalakoa baita

Ibilgailu-jarioak behera egin du, nabarmen behera egin ere, Caparrosoren bidean eta Burlatarako noranzkoan, joan den ekainean Magdalena inguruko zirkulazioa berrantolatzeko neurriak abiatu zirenetik. Esku-hartze horien aurretik zein ondoren egindako zenbaketek aditzera ematen dute egunero 1.000 ibilgailu gutxiago igarotzen direla bertatik, lehen igarotzen ziren 1.300 ibilgailu baino gehiagok sortzen zuten trafiko bizia jasateko prest ez zegoen egitura horretatik, hain zuzen.

Eremu horretako zirkulazioa neurtzeko ikerlan zehatza egin da, horretarako Caparrosoren bidea eta Burlatako bidea hainbat tartetan banatuta. Neurriak abiatu aurretik, egunero 1.378 ibilgailu igarotzen ziren Caparrosoren bidetik, eta azken zenbaketan, eguneko 224 ibilgailu pasatzen direla islatu da. Burlatako bidearen zatian, herri horretarako noranzkoan, jarioa 1.303 ibilgailutik 102ra murriztu da, bide horren eta Caparrosoren bidearen elkargunean eskuinera biratzea debeku denetik.

Burlatako bidean, Iruñerako noranzkoan, zirkulazioa hein txikiagoan murriztu da, ziur aski ez delako aldaketarik egin zirkulazioaren noranzko horretan. Gainera, kale horrek Caparrosoren bidetik igarotzen direnen zirkulazioa hartzen du, bertatik ezin dutelako jo Burlatara. Burlatako bidearen zatian, Caparrosoren bideak eta Txantreatik datorren bideak bat egiten duten elkargunearen artean, zirkulazioak 775 ibilgailutik 629ra egin du. Bide horren eta Magdalenako zubirako irteeraren arteko zatian zirkulazioaren intentsitatea ere 850tik 751 ibilgailura jaitsi da.

Iruñean, 2018ko urriaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo