Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 60 lagun boluntario aritzeko prest agertu dira Lehen Hezkuntzako ikasleei irakurmena hobetzen laguntzeko Lecxit udal-programaren barruan

60 lagun boluntario aritzeko prest agertu dira Lehen Hezkuntzako ikasleei irakurmena hobetzen laguntzeko Lecxit udal-programaren barruan

48 emakume eta 12 gizon dira, joan den ikasturtetik jarraitzen duten 28 boluntarioekin batu dira, eta irakurketa-aldiak emango dituzte haurrekin

Hirurogei lagun boluntario aritzeko prest agertu dira Lehen Hezkuntzako ikasleei irakur-ulermena hobetzen laguntzeko Lecxit udal-programaren barruan. Iruñeko Udala duela bi ikasturtetik hamabi ikastetxetan gauzatzen ari den programa aitzindaria da, eta horretan dagoeneko 97 lagunek hartu dute parte, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko 97 haur artatuz eta horiei irakur-ulermena hobetzen lagunduz.

Ikasturte honetako 60 boluntario berriak joan den ikasturtean parte hartu eta ikasturte honetan ere zeregin horretan jarraitu nahi duten 28 boluntarioei batu zaizkie. Horrela, ikasturte honetan Lecxitek 88 boluntario ditu beste hainbeste haur artatzeko prest.

Asteazkenean Iruñeko Udalak informazio-saio batera joan zitezen deia egin zien 60 boluntaroi berriei, eta, bertan, Hezkuntzako udal-teknikari José Manuel Santanak, talde-dinamiketan aditua den Blas Campos pedagogoak eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek Lecxit zer den eta arrakastaren funtsa non dagoen azaldu zuten: haiengan, hain zuzen, boluntarioengan.

Izan ere, funtsean, programa Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko ikasleek -banaka- irakurketa-ordu bat boluntarioekin partekatzean datza, astean behin, ikastetxeko eskola-orduetatik kanpo. Boluntarioek irakurketa ardatz duen lan-aldi eraginkorra sortzeko ekarpena egiten dute; baina, horrez gain, belaunaldi arteko entretenimendu-mota bat da, irakurleen eta helduen artekoa. Lecxit programaren gakoa era ludikoan eta atseginean lan egitea da hain zuzen, eta hori boluntarioek eta parte hartzen duten haurren ingurukoen inplikazioak egiten dute posible. Emaitza: parte hartzen duten haurrei beren irakurmen-gaitasuna handitzen ez ezik, beste ikasgaietan ikasitakoa finkatzen ere laguntzen die.

Emakumea, 50 urtekoa eta unibertsitate-ikasketak dituena

Boluntarioaren profila unibertsitate-prestakuntza duen eta lanean ari den 52 urteko emakumearena da. Programan izena eman dutenen datuen arabera, 42 boluntario lanean ari dira, 14 erretiratuta daude, 11 langabezian eta 3k ez dute datu hau eman.

Batezbesteko adina 52 urtekoa bada ere, boluntario gazteena 26 urtekoa da eta zaharrenen artean 70 urte baino gehiagoko bi lagun daude. Guztira, 60 urte baino gehiagoko 15 lagun daude.

Unibertsitate-prestakuntza betekizun ez bazen ere, nagusi da: 60 boluntarioetako 47k goi-mailako ikasketak dituzte, eta, berriz, 13k, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa burutu dute. Boluntarioen artean hezkuntza-arloari lotutakoak dira nagusi, baina aniztasuna handia da: industria-ingeniari teknikoak, aktoreak eta etxekoandreak.

60 boluntario berrien artean, 15ek euskaraz aritzeko eskaintza egin dute, joan den ikasturtetik jarraitzen duten 4 lagunei gehituz, eta 45ek gaztelaniaz irakurtzeko, Lecxiten jarraitzen duten 24 boluntarioei gehituz.

Atzoko informazio-bileraren ondoren, Udalak irakurketa-laguntzaile lanetan aritzeko berariazko prestakuntza eskainiko die boluntarioei, Gabonetako eskola-oporraldien aurretik burutuko dena, horrela ikastetxeetan jarduera ikasturteko bigarren hiruhilekoan has dadin.

Irakurketa-saioak neska-mutilaren ikastetxean egingo dira. Ikastetxeak berak aukeratuko du aldez aurretik lekua, eta irakurketarako material ugari egongo da bertan, ikaslearen adinerako egokia, ikasle-boluntario bikoteak aukeratu dezan zein testu irakurri.

Jarduera astean behin egiten da parte-hartzaile bakoitzarekin, eskolaz kanpoko orduetan, irakurtzeko ohitura ere bultzatzeko. Gainera, familiei irekitako saioak programatuko dira, non irakurketan eta haur- eta gazte-literaturan aditua den pertsona batek saio dinamiko eta partizipatiboak garatuko dituen, etxean egin daitezkeen gauza txikien adibide praktikoak jartzeko eta irakurzaletasunari balioa ematen laguntzeko.

Boluntarioaren ardura izango da egokitzen zaion haurrari arreta ematea eta prozesuan zehar motibatzea, haren gaitasunetan sinistu dezan. Bizipen pertsonal bakarra da, eta ikaslearekin sortutako harremana eta haren lorpenak ditu ordainsari. Halaber, Iruñeko Udalaren diploma bat jasoko dute, egindako lana aintzat hartzeko.

Iaz Lecxita Lehen Hezkuntzako zazpi ikastetxeetan probatu ondoren, aurten Udalak hiriko ikastetxe publiko eta itundu guztiei zabaldu zien parte hartzeko aukera, eta 14 ikastetxek hura gauzatzeko izena eman dute. Ikastetxeak hauek dira: Liceo Monjardín, Amaiur, Iturrama, Doña Mayor, García Galdeano, Santa Teresa, Cardenal Ilundáin, Mendigoiti, Sanduzelai, Patxi Larrainzar, Mendillorri, Hegoalde Ikastola, Bernart Etxepare eta San Francisco (gaztelaniaz).

Iruñean, 2018ko urriaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo